Ikusentzunezkoak

Ezezagunok antzerki taldeak 2026ko Max Amateur saria irabazi du

Antzerki inklusiboaren esparruan egindako lana saritu dute, sari banaketa ekainaren 1ean izango da Meridako Erromatar Antzokian.

Emakumeak kirolean murgiltzeko, Ate irekiak

Gaztetan emakumeen kirola sustatzeko Irungo hemezortzi kirol elkartek doako entrenamenduak antolatuko dituzte.

Gazteak On: Elikadura Erronkaren bozketak zabalik

Hilaren 29ra bitarte, herritarrek aukera izango dute aurkeztutako 21 bideo ikusteko eta bozkatzeko; irabazlea ekainaren 5ean erabakiko dute.

Auzozainak behar dira, bakardade ez hautatuari aurre egiten laguntzeko

AuzoEkin egitasmoaren barnean, Auzozainen figura ezinbestekoa da, eta udalak deialdia plazaratu du, boluntarioak bilatuz.

6,2 milioi euroan handituko dute udal aurrekontua

2027ko udal aurrekonturako 1,1 milioi euro gehiago gehitzeko proposamena aurkeztu dute eta udalak konpromisoa hartu du hiria hobetzen jarraitzeko.

Amute eta Mendelu inguruko biribilgune berriak, laster martxan

Felix Urkola diputatuak esan du obrak urte bukaeran hasteko aurreikuspena egiten dutela. Aldaketek oinezkoen segurtasuna bermatzea eta herriko sarrera eta irteerak askatzea dute helburu.

Sagardoak hartu du Urdanibia plaza

Sagardo Eguna ari dira ospatzen gaur Irunen; musika, dantza, erraldoiak, eta nola ez, sagardoa da nagusi gaurko egunean.

Pintaketa faxistak, beste behin, Lakaxitan

'Viva Hitler', 'antifa muerto' edota 'fuera sidosos' bezalako mezuak aurkitu dituzte gaztetxearen kanpoko hormetan.

Erbesteko biktimak omendu dituzte Ficoban

Laugarrenez egin dute ekitaldia, eta Irun eta Etorbide zubia memoria demokratikoa berreskuratzeko erreferentziazko leku bihurtu nahi izan dituzte.

UEFA Europa Leagueko finalera iritsi da Unai Emery, berriro ere

Aston Villa taldeak Friburgo izango du aurrean maiatzaren 20an, Istanbulen jokatuko den finalean. Emeryk bere bosgarren Europa Leaguea du ikusmiran.

IZAIAk 2027ko udal hauteskundeetarako alkategaia aurkeztu du

Josema Campo Requejo abokatu irundarra izango da IZAIA erabakitako hautagaia, bigarren aldia izango da udal hauteskundeetara aurkezten dena.

E30 linea udan, eta aurrerago urte osorako

Hirugarren urtez segidan Lurraldebusek E30 linea aktibatuko du udan, ekainaren 1etik aurrera zehazki.

Muliateko Jaiak, lehen aldiz eta indarrez

Muliateko Jaiak egingo dituzte larunbatean. Musika, bazkaria, puzgarriak, bingoa... programazio luzea.

Udal Akademiako ikasleen lanak Amaia KZn ikusgai izango dira

Guztira, 70 ikaslek ikasturtean zehar egindako 200 lan baino gehiago bisitatu ahalko dira ostiraletik, hilak 22, maiatzaren azken egunera arte.

Hondarribia FE futbola

EAJk esan du Ondartza futbol zelaiko belarra berritzeko momentua orain dela

Alderdi jeltzaleak Madrilen egindako akordio batek belar artifiziala jartzea ahalbidetuko duela dio EAJk. Azkartasuna eta aukera ez galtzeko eskaera egin dio udalari.

EAJk Irungo kale edo plaza batek Jose Antonio Agirre lehendakariaren izena izan dezala eskatu du

Omenaldi gisa, Txenperenea, San Migel-Anaka edo Korrokoitz eremuko kale edo plaza batek bere izena izateko proposamena aurkeztu dute.

Irungo espazio esanguratsuenen iragana, oraina eta etorkizuna, CBAn

'Denborarekin makina' erakusketa estreinatu dute, eta egunotan hiriko toki enblematikoenak ezagutzeko hainbat tailer antolatuko dituzte.

Irugurutzetako irekieran hainbat jarduera antolatuko dituzte

Asteburu honetan, interpretazio zentroaren sarrera doakoa izango da; eta eremua girotzeko ibilaldi gidatuak eta familientzako jarduerak egingo dituzte.

Sumud Flotillari babesa erakusteko, hendaiarrekin egingo dute bat biharko burrunban

Asteazkenetako burrunba egingo dute bihar, Kai Zaharrean, Hendaiako mobilizatuekin sinkronizatzeko nahian.

Udal Euskaltegiko udako ikastaro trinkoetarako izen ematea, maiatzaren 25ean

Ikastaro trinkoak uztailean eta abuztuan egingo dituzte, egunero lau orduko klaseekin; izen ematea ekainaren 5era arte irekita egongo da.

Gehiago