
Balorazio positiboa egin du udalak, ekitaldien kopurua eta aniztasuna nabarmenduz. Hala ere, hainbat inzidentzia izan dira, haien artean hiru indarkeria matxista kasu.

Baserritarren egunaren baitan bete egin da Zumardia goi-goizetik. Barazkiak eta jaki goxoak erosteko aukera izan dute herritarrek, baita abereak laztandu eta baserriko makineria begiratzekoa ere.

Abanikoa eta ura lagun, jaki zein paisai ederrez gozatu ahal izan dute adinekoek kiroldegian egin duten bazkarian.

Hamarnaka gazte bildu dira txosnagunean musikaz, bazkariaz eta lagunarteaz gozatzeko.

Aurtengo 'Zapatero'-a ere handia izan da, oso. HITZAk ez du Jaizkibel konpainiaren arratsaldeko desfilea ere galdu nahi izan.

Desfilea amaitu berritan, HITZAk alderdi politikoen eta erakundeen hitzak jaso ditu, eta denek urtetik urtera Jaizkibelek duen babesa nabarmendu dute.

Irudi esanguratsu eta ederrak utzi ditu aurtengo desfileak. HITZA goiz-goizetik izan da Hondarribian, emakume eta gizonak harro desfilatzen jaso ditu kamerarekin.

Jaizkibelen desfilean inguruan, aurretik eta ondoren, keinu esanguratsuak izan dira gaur goizean.

Jaizkibel konpainiak hasi du Hondarribiko festetako egun handieneko bidea. Duela 30 urte Alardean sartzen saiatu ziren emakumeek ireki dute, duela hiru hamarkada bezala, bidea.

Haur danborrada 11:00etan abiatu da eta giro itzela jarri du herriko kaleetan zehar. Gero, 12:00etan, aurtengo omendu Ioseba Amunarrizek txupinazoa bota du.

Gaur hasiko dituzte Amuteko jaiak, eta igandera luzatuko dira. Programazio luzea eta anitza bete dute, urtero moduan.

Guztion Alardeak aurtengo Alardearen balorazioa plazaratu du, hausnarketa moduan.

Irailaren 18tik 20ra musikaz, tailerrez, herri bazkariez eta festaz gozatu ahal izango dute bizilagunek.

Urriaren 15era arte zabalik egongo da; nekazaritza elikagaiak saltzeko postuen kasuan, urriaren 30era arte luzatuko da.

Jaizkibel konpainiaren sortzaile eta bultzatzaileei euren eskerrik beroenak helarazi dizkiote ohar bidez Alardearen bezperan.

Bihartik astelehenera bitarte askotariko ekintza eta jarduerak izango dira auzoan, adin tarte guztiei begirakoak.

Amute Auzo Elkarteak irailaren 7ko haur danborradan parte hartzeko izen ematea ireki du. Entseguak datorren astean izango dira.

Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak egun osoko festa antolatu du. Motorrak berotzeko, gainera, igandean Rockalean taldearen kontzertua izango da Kale Nagusian.

Astelehenean eta asteartean eskuratu beharko dira tiketak, goizez, Itsas Etxea Auditoriumean.

Aurreko urteetan bezala, irailaren 5etik 11ra hainbat ekitalditan egokitutako eremuak izango dira.