Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Amute eta Mendelu inguruko biribilgune berriak, laster martxan

Felix Urkola diputatuak esan du obrak urte bukaeran hasteko aurreikuspena egiten dutela. Aldaketek oinezkoen segurtasuna bermatzea eta herriko sarrera eta irteerak askatzea dute helburu.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/05/11

Hondarribiko udaletxeko areto nagusian elkartu dira gaur Igor Enparan alkatea, Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusia eta Felix Urkola Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatua. Helburua argia izan da: Amute eta Mendelu inguruetako saihesbideak aurkeztea, bertako trafiko jarioa jaisteko asmoarekin. Bidasoaldeko Plan Integralaren parte dira, eta Irungo ekintzak azaldu dituzten moduan, banaka aurkeztu dituzte Hondarribikoak.

Hiru dira proiektu nagusiak. Haietako bi jada aurrera doaz, eta obra lizitazioa aurten gauzatzea aurreikusten dute. Amuteko biribilgunea eta Amutaldeko saihesbidea izango litzateke horiek biak. Ondoren, aipatutako obrek trafiko jarioa murriztuko lukete Mendelu auzoan, eta horrek hirugarren proiektu bat ahalbidetuko luke: Mendeluko bidegorria osatzea, eta era berean, espaloiak zabaltzea, segurtasunaren alde. Felix Urkola diputatuak adierazi du haien aurreikuspenak jarraituz, urte bukaeran hasiko liratekeela obrak. 

Amuteko biribilgunea

Gaur egun, Mendelutik joanda, Amutera sartzeko semaforo batekin egiten du topo edozein pertsonak, aireportutik datorren errepidea zeharkatzen duena. Bidasoaldeko Plan Integralean, bertan sor daitezkeen ilarak ekiditeko, biribilgune bat proposatzen dute. “Herriko sarrerak eta irteerak asko hobetuko ditu, eta gainera segurtasunaren aldeko apustua da”, azaldu du diputatu nagusiak. Horrez gain, txirrindei begira bidegorri sarea hobetzea bada aurkeztutako helburuetako bat. Horregatik, aireportuko errepide guztian bidegorria ezarriko da, Amute eta Alameda inguruko bidea lotzen dituena.

Biribilgune berriak 1,3 milioi euroko gastua eskatuko du, eta horrez gain, bidegorria eta oinezkoentzako bide berriak 2,07 milioikoak. “Biribilgunean 5 hilabeteko aurreikuspena dugu, eta bide gorria aldiz, 7 hilabetekoa izango da”, esan du Urkola diputatuak. Lizitazioa aurten gauzatuko dela diote, eta beraz, diputatuak egindako aurreikuspena, hau da, obrak aurten hasi daitezkeela, bete daiteke.

Amutaldeko saihesbidea

Obra handiena Amutaldeko saihesbidea izango da, N-636 eta N-638 errepideak lotuko lituzkeena. Errepide bakoitzean biribilgune bat egingo da, eta biak beste bide batekin lotu, bertan dauden baratzeetatik pasatuz. “Argi dago obra berri honekin herriko sarrerak eta irteerak asko askatuko direla, ekarpen handia da”, esan du Mendozak. Enparanek azaldu du, N-636 errepidean auto ilarak izaten direnean, nabigazio aplikazioek gidariak Mendelutik bideratzen dituztela, horrela auzoan pilaketak sortuz, eta alternatiba berriarekin hori bera konponduko dela.

Proiektu hori jendaurreko prozesuan dago ere, beraz aurrera doa. 18 hilabeteko epea izango du obrak, eta 6, 7 milioi euroko gastua izango da. Horrez gain, Zubieta eremuarekin lotura zuzena izango dute bi errepideek, inguru horretan hainbat plan daude mahai gainean eta.

Mendeluko bidegorria

Mendozak azaldu du saihesbideak trafikoa jaitsiko duela Mendelun, eta horrek beste plan baten ahalbidetzea gauzatuko duela: Mendeluko bidegorriarena. Urteak dira Mendeluko errepidean hobekuntzak eskatzen dituztela bertako auzokideek, eta orain, Gipuzkoako Foru Aldundiak bertako segurtasuna hobetzeko eta bidegorria egiteko aukera ikusten du. Proiektua azaldu dute, baina beste biak bezala, ez dago hain aurreratua. 

Mendeluko bidegorriak Irunekin dagoen lotura hobetzeko aukera emango luke. Enparanek azaldu du berri ederra dela Mendeluko bidegorriaren planean pentsatzea, herriak askotan eskaturiko gauza baita. 

Guadalupeko hobekuntzak

Azkenik, Guadalupeko elizaren inguruko aldaketak azaldu dituzte. Mendozak esan du eliza inguruetan ez direla segurtasun neurriak bermatzen, eta horregatik, garrantzitsua dela bertatik pasatzen diren autoentzako aldaketak egitea. Zirkulazioa baretzeko plataforma partekatuko bide tarte bat egingo da, errepidearekin alderatuta, altuera handiagoarekin, autoak konturatu daitezen bertan oinezkoak ibili daitezkeela. Horrez gain, gehienezko abiadura 40 kilometroetatik 20ra jaitsiko da.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.