UEFA Europa Leagueko finalera iritsi da Unai Emery, berriro ere
Aston Villa taldeak Friburgo izango du aurrean maiatzaren 20an, Istanbulen jokatuko den finalean. Emeryk bere bosgarren Europa Leaguea du ikusmiran.
Unai Emery futbol entrenatzaile hondarribiarrak beste final bat bereganatu du, eta UEFA Europa League txapelketa berriro irabazteko aukera izango du. Lau aldiz irabazi du jada, hiru aldiz Sevillarekin (2014, 2015, 2016) eta behin Villarrealekin (2021). Oraingoan, Aston Villa taldea eraman du finalera, eta Friburgo talde alemaniarraren aurka jokatuko dute azken partida.
Maiatzaren 20an izango da finala, Istanbulen. Denboraldia ez zuen martxa onean hasi talde britainiarrak, baina azkeneko hilabeteetan hobekuntza galantak egin eta finalaz gain, Premier Leagueko laugarren postuaren lehian daude.

