
Arima galduak infernura itzuli dira
Lehen aldiz egin zuten Gau Beltza Hondarribian. Arrakastatsua izan zen, jende ugari bildu zen eta puntu ezberdinetan.

Etxeko txikiek haien lehia izan dute
Familien lasterketa egin duteaurten ere Beñat Elzo lasterketan, kilometro bateko distantziarekin eta borroka handiarekin lehen postua lortzeko nahian.

Damien San Martin eta Garazi Artola gailendu dira Beñat Elzon
Ion Olaetxea eta Anie Mendia izan dira hondarribiar onenak, eta era berean bigarrenak gizonezkoetan eta emakumezkoetan.

Beñat Elzoko korrikalariek Jaizkibel beraganatu dute
10 kilometroko mendi lasterketak ia 300 partaide izan ditu, eta lehia gogorra nabaritu da ibilbide osoan zehar. Hona hemen HITZAk ateratako argazkiak.

Burdin Aroko hilobiak azaleratzen Jaizkibel barrena
Urteak daramatza Aranzadik Jaizkibelen indusketa lanak egiten, duela 3.000 urte inguruko harrespilak azaleratzen. Brontzezko Aroaren amaieran sorturiko hilobiak dira.

Garoa Lekuona izango da EH Bilduren alkategaia
Berriro ere errepikatuko du koalizio subiranistaren lehen moduan. Azken lau urteetan alkateorde eta zinegotzi moduan jardun du.

Iluntasuna, izuak, arimak... Hondarribian ere badute lekua
Aurten, lehen aldiz, Gau Beltza ospatuko dute hondarribiarrek. Udaleko Euskara sailak sustaturik, larunbatean izango da egun handia, eguzkia sartzen den heinean handitzen joango dena.

1936ko gerraren biktimak ahaztu ez daitezen
44 hondarribiar identifikatu eta omendu ditu Hondarribiko Udalak, haien senideen bitartez. Atzo egin zuten ekitaldia, udaletxeko areto nagusian.

Aparkalekuen ordenantza berria eten egin du udalak, herritarrak informatze aldera
Herritarren ezinegona ikusiz, ordenantzaren lehen onarpena atzeratu du udalak, eta hurrengo hilabeteak hondarribiarrak informatzeko baliatuko dituzte.

Beñat Elzo, herriaren babesarekin, aurrera
Hamaikagarrenez egingo dute Beñat Elzo mendi lasterketa igandean. Aurten, Mindara elkartera zuzenduko dira irabaziak, eta oraindik dortsala lortzeko aukera irekita dago.

Arkeologia baliatuz mintzatuko da bale arrantzaz Pia Alkain
Zumardikoak Elkarteak antolatutako hitzaldi bat emango du Alkainek asteazkenean, Obispo hotelean, gazteleraz, 19:00etan.

Lortu dute bolada txarra bukatzea
Arrasaten irabazi zuen Hondarribia Futbol Elkarteko gizonezkoen lehen taldeak, horrela berriro ere garaipen bat lortuz. Zazpigarren kokatzen dira orain taulan, eta asteburu honetan oiartzuarren aurka izango dira etxean.

EAJk dio Abotsanitzen txanda dela hondartzako eremuetan
Gezurra esatea leporatu diete jeltzaleek udal gobernuko kideei. EAJk iragarri du uztailetik duela udalak baimena futbol zelaian obrak egiteko.

Dinamika txarrari amaiera eman nahi diote behingoz
Beti Gazte lesakarren aurka galdu zuten aurreko asteburuan Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldeko gizonek, hirugarren porrota bilduz. Bihar, Arrasaten jokatuko dute, Mondragon taldearen aurka.

Autobus zerbitzua hobetzearen alde egin du EAJk
Iraileko osoko bilkuran autobus zerbitzuaren aldaketen aurrean kexu agertu zen EAJ. Orain, udalari galdetzen dio ea onartutako eskaera jada mugikortasun sailaren eskuetan dagoen.

Iruña-Veleia hobe ezagutzeko aukera
Josetxo Mendiak hitzaldi bat emango du aztarnategi erromatarri buruz, ostegunean, Kultur Etxean, Blaganen ekimenez. 19:00etan izango da.

EAJk "kea saldu" duela salatu du Abotsanitzek
Hondartza eremuko eskumenak Eusko Jaurlaritzaren menpe geratuko dira, EAJk Madrilen lortutako hitzarmen bati esker. Abotsanitzek dio EAJk eskumen aldaketa eginda dagoela saldu duela, baina ez dela errealitatea.

203 ikasle daude udal euskaltegian, azken 8 urteetako zifra onena
A1 mailatik C2 mailaraino banatzen dira ikasleak, eta goizez eta arratsaldez ematen dira klaseak. Gabonak pasata berriro irekiko da izen ematea.

Jaizubiko biribilgunean trafiko aldaketak izango dira igande eta astelehen gauean
Asfaltatze lanak egingo dituzte, lehenik ospitale aldean (igande gauean), eta, ondoren, Jaizubiko aldean (astelehen gauean).

Trafiko mozketak Sainduan bihar eta astelehenean
Mantenu lanak egingo dituzte Saindua kalean. Bizilagunek haien garajeetara sartzeko aukera izango dute.

