
Keinu asko, errealitate bat
Jaizkibelen desfilean inguruan, aurretik eta ondoren, keinu esanguratsuak izan dira gaur goizean.

Duela 30 urte, eta gaur, emakumeak Alardean
Jaizkibel konpainiak hasi du Hondarribiko festetako egun handieneko bidea. Duela 30 urte Alardean sartzen saiatu ziren emakumeek ireki dute, duela hiru hamarkada bezala, bidea.

Ohorezko txandakoa da Hondarribia
Kontxako lehen jardunaldian laugarrena izan da 'Ama Guadalupekoa' trainerua, eta onenekin lehiatuko da datorren igandean.

Josu Zabalaren memoriak bizirik dirau
Omenaldia egin diote gaur Hondarribiko San Pedro kalean Josu Zabala Erasuni. Han hil zuen Guardia Zibilak duela 50 urte.

Hondarribia bai; San Juan, San Pedro eta Hibaika ez
'Ama Guadalupekoa' trainerua izan da datozen bi igandetan Kontxako Bandera lortzeko eskubidea irabazi duen Oarso Bidasoko ontzi bakarra.

Urrezko Intsignia nori eman erabakitzeko prozesua ireki du udalak
Jai Nagusietan herriko aitortza gorena nork jaso proposa dezakete hondarribiarrek hilaren 20tik 27ra.

Beste uda batez, trenik ez
Irun eta Hernani arteko aldiriko tren zerbitzuak etengo dituzte uda honetan AHTaren lanengatik, uztailaren 25etik irailaren 6ra bitarte.

Pizgarri berriekin dator Bordari-Satarka Literatur Lehiaketa
Sarien zenbatekoa nabarmen handitu du Hondarribiko Udalak. Lanak emateko epea irailaren 15era arte da zabalik.

Balkoian bai, erabakietan ez
Alarde Parekideak San Juan plazan alderdi politiko eta erakundeek aldetik jaso duen harrera erabatekoa izan da. 30. aldiz, ordea, bi alarde atera dira.

Biltzen hasi dira, 30. urtez jarraian parekidetasunean desfilatzeko
30. aldiz aterako da gaur Irungo Alarde Parekidea denek sanmartzialen egun handiaz berdintasunean gozatzeko aukera bermatzeko.

Irun Bai alderdi politikoa erregistratu dute, "herritarrentzako alternatiba hurbil, ireki eta erabilgarria"
"Aspalditik lantzen ari den udal proiektua" dela adierazi dute alderdiaren sustatzaileek. Egitura sortzen ari dira.

Jai Nagusietan txosnak jartzeko eskaera epea, zabalik
Sei txosnarentzako tokia izango da Bentan. Onartutako eskaerak horiek baino gehiago balira, zozketa bidez esleituko lirateke sei plaza horiek

E30 linea udan, eta aurrerago urte osorako
Hirugarren urtez segidan Lurraldebusek E30 linea aktibatuko du udan, ekainaren 1etik aurrera zehazki.

Erakusketa areto irisgarriak eskatu ditu EAJk
Jeltzaleen ustez Maddalen Arte Guneak ez ditu irisgarritasun baldintzak betetzen, eta beste aukera batzuk azter daitezela nahi du.

'Streaming aroa' Hondarribira iritsiko da
Urtzi Urkizu kazetari eta idazleak streaming plataformen gainean egin duen liburua hilaren 15ean (asteazkena) aurkeztuko du Kultur Etxean.

Mendiko atmosfera, Itsas Etxean
Mendi Film nazioarteko jaialdiko film onenekin emanaldiak egingo dituzte Itsas Etxean bihar (osteguna) eta etzi.

M17ko greba orokorrarekin bat egin du Baserritar Bilguneak
"Herri bakoitzak bere elikaduraz erabakitzeko eskubidea duen bezala, bere langileen lan-baldintzak ere erabakitzeko eskubidea du", esan dute.

Migranteen ezohiko erregularizazioari buruzko informazioa emango dute
Bizirun elkarteak informazio solasaldia antolatu du hilaren 12rako (osteguna) 18:30ean Palmera Montero gunean.

Palestinarekiko elkartasunak etenik izan ez dezan, mural komunitarioa Larreaundin
Su-etena indarrean bai, baina hala ere palestinarrak hiltzen jarraitzen du Israelek. Larreaundin elkartasunak etenik izan ez dezan murala egingo dute.

Hondarribia Wikipedian presenteago egoteko, tailerra liburutegian
Abenduaren 11 eta 18ko arratsaldetan egingo dute tailerra, Zuloaga Etxea liburutegian, 18:00etatik 20:00etara.
Loteria tokatu zait
Batzuetan pentsatzen dugu telebistan edo egunkarietan ikusten ditugun albiste asko gugandik oso urrun daudela. Urrunegi. Interesa sortzen dute berri horiek, baina irakurle edo ikusleek zuhurtzia hotzarekin bereganatzen dituzte, askotan, denbora gehiegirik eskaini gabe. Horren eredu dira, nire ustez, loterien edo gisa horretako zozketa eta jokoen irabazleen berri ematen duten notiziak. Xanpaina, jauziak, besarkadak, zoriontasun aurpegiak… […]
Zorionak, Kukai. Segi horrela
Artearen alorrean egiten direnak neurtzea, kuantifikatzea, epaitzea zaila da. Oso zaila. Subjetibotasunaren indarra da hori, norberaren iritziarena, informaziotik, emozioetatik eta hezkuntzatik datorren iritziarena. Badira datu objektiboak, bai; ikusleen kopuruak, edozein emankizunek izan duen saio kopurua, ikuskizuna bukatutakoan publikoak ematen dituen txaloen minutu kopurua… Artearen munduan sortzaileen lana aitortzeko sariak daude. Zineman, musikan, literaturan, dantzan… Adituek […]
The post Zorionak, Kukai. Segi horrela appeared first on Oarsobidasoko Hitza.

