Iaz abiatutako Hamaika Gara egitasmoari eta erreferendumaren aldeko sinadura bilketari bultzadatxoa eman nahi diote, pandemiagatik egitasmoa erabat mugatua izan baita.
EAJk beharrezkotzat jo du udal gobernuak «lidergoa hartzea lehenbailehen» Adif erakundearekin negoziatzen hasteko, topoa Adifen trenbideetara lekualdatzeko planteamendua «egi bihur dadin, gure etorkizuna behar bezala diseinatu ahal izateko».
Proiektua «jarduera ekonomikoa bultzatzeko, inbertsio berriak erakartzeko eta Irun soilik mapan pasabide bat ez izateko aukera bat» dela esan du Iñigo Manrique zinegotziak.
Hiru koloreko bandera zintzilikatu zuen atzo Nicolas Gerendiain talde errepublikanoak San Juan plazan. Gaurko eta larunbaterako ekitaldi gehiago antolatu dituzte.
Auzoak pairatutako "inbutua" aztertuko dute biharko osoko bilkuran; abenduan mahaigaineratu zuen gaia Abotsanitzek Aldundian.
Nicolas Gerendiain elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu datozen egunetarako, eta, hilaren 17an, II. Errepublikaren alde borrokatu zuten pertsonak omenduko dituzte Etorbidearen zubian.
Larunbateko Preso Politikoen Nazioarteko Egunean egingo dute manifestazioa. 12:00etan abiatuko dira Alderdi Ederretik.
EH Bilduren 10 urteko ibilbideari errepasoa egiten diote lan horretan, 26 elkarrizketen bitartez.
Alei eremuan babes publikoko 60 etxebizitza eraikitzea biltzen da planean, eta inguruko komunikazioak eta egoera hobetuko dira, besteak beste.
Hileko azken ostirala izanik, euskal presoak etxean, lantokietan eta bizirik nahi dituztela aldarrikatzeko elkarretaratzera deitu du LABek. 13:00etan bilduko dira.
Hileko azken ostirala izanik, ohiko elkarretaratzea egingo dute. Euskal presoen lekualdaketak eta hurbilketak berraztertzea eskatuko dute, «presoen eta haien senideen kezka eta ziurgabetasunarekin behingoz amaitzeko».