Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Gazteak On: Elikadura Erronkaren bozketak zabalik

Hilaren 29ra bitarte, herritarrek aukera izango dute aurkeztutako 21 bideo ikusteko eta bozkatzeko; irabazlea ekainaren 5ean erabakiko dute.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/05/12

Bigarren urtez jarraian, Gazteak On: Elikadura Erronka antolatu dute Irunen, Hondarribian eta Hendaian. Aurtengoan, 21 lan aurkeztu dituzte hiru herrietako ikasleek. Maïa Permaculture kooperatibak eta Bidasoa Txingudi eskualdeko elikadura-kontsumo taldeek —Labore Txingudi eta Hendaiakoop— sustatutako egitasmoak elikadura burujabetza du ardatz. Horren hausnarketa, ikerketa eta sentsibilizazioa bultzatzeko proiektuak egin dituzte hilabeteotan ikasleek. Dagoeneko herritarren bozka irekiaren fasea ireki dute, eta hilaren 29ra arte aukera izango dute aurkeztutako proiektuen artean gustukoena duten proiektua bozkatzeko. 

Egitasmo honek bi sari banatuko ditu. Alde batetik, herritarren saria; eta beste alde batetik, epaimahaiaren saria. Irekita dagoen fase honek herritarrak jartzen ditu erdigunean. Proiektuak saritzeaz gain, gazteek egindako lana zabaltzea eta komunitatea elikadurari buruzko hausnarketan inplikatzea ere nahi dute. Iaz, 1,173 bozka jaso zituzten. Hala ere, itxaropentsu dira aurtengoari begira: “Lan eta parte hartzaile kopurua ikusita, kopuru hori gainditzea gustatuko litzaiguke”. 

Ikasleek bi minutuko bideo laburrak egin behar izan dituzte, eta aurtengo proiekturik bozkatuena ekainaren 5ean jakinaraziko dute. Sari banaketa Ficoban egingo dute, Bioterra azokaren baitan. Horrela, komunitatearen, hezkuntzaren eta elikaduraren arteko lotura indartuko dutela ziurtatu dute antolatzaileek. “Uste dugu belaunaldi berriei ahotsa ematea funtsezkoa dela elikadura eredu kontzienteago eta arduratsuago baterantz aurrera egiteko”. Herritarrei dei egin diete bozketan parte hartzeko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.