IZAIAk 2027ko udal hauteskundeetarako alkategaia aurkeztu du
Josema Campo Requejo abokatu irundarra izango da IZAIA erabakitako hautagaia, bigarren aldia izango da udal hauteskundeetara aurkezten dena.
Irungo Zerrenda Aurretik Irun Aurrera (IZAIA) alderdiak jakinarazi du nor izango den 2027ko udal hauteskundeetan aurkeztuko duten hautagaia. Bigarren aldiz jarraian, Josema Campo Requejo, abokatu irundarra, alderdiaren alkategaia izango da. 2023an, lehenengo aldiz aurkeztu ziren udal hauteskundeetara eta datorren urtean ere hala egingo dute. IZAIA “inoiz baino beharrezkoa” dela azaldu dute.
“Irmotasunez defendatuko ditugu irundarron interesak, askatasunez eta irundarron eskubideak kaltetzen dituen alderdiengandik baldintzatuta egon gabe”.

