Pintaketa faxistak, beste behin, Lakaxitan
'Viva Hitler', 'antifa muerto' edota 'fuera sidosos' bezalako mezuak aurkitu dituzte gaztetxearen kanpoko hormetan.
Behin eta berriz eraso dute Lakaxita gaztetxea pintaketa faxistekin, eta behin eta berriz egin diete horiei aurre. Bada, orain arte egindakoekin nahikoa ez, eta pintaketa berriekin esnatu da asteon gaztetxea.
Izan ere, Adolf Hitlerri gorazarre egiten duten mezuak, mugimendu antifaxistaren aurkako mehatxuak, esbastikak edota fuera sidoso, putos negros eta putos rojos bezalakoak idatzi dituzte.
Hori horrela, Oreretako Gaztaño auzoak elkartasuna adierazi nahi dio Lakaxitari. “Azken urteetan behin eta berriz eraso dute Lakaxita; argi dago faxistak gure artean eta gertu ditugula”, diote.
Duela bi aste Gaztañoko auzo lokalari egin zioten eraso, eta, ondorioz, “elkartasuna adierazteaz gaindi behar duzuen laguntza” eskaini diete gaztetxeko kideei.
Honakoak Antxeta Irratiak argitaratu dituen irudiak dira.


