
Gaur aurkeztu dute 26. FICAB
Datorren astean, 24 film proiektatuko dituztez zinemaldi arkeologikoan; proiekzioetan, 500 ikasle bilduko ditu Amaia KZn.

[Irundarren sailkapenarekin]: Asier Landart eta Aitana Gaztelumendi Behobia-Donostiako irundar azkarrenak izan dira
594 irundar izan ziren atzoko Behobia-Donostia egiten; iaz baino 138 irundar gehiago izan ziren Donostiako Bulebarrean.

Etxebizitzaren aldeko kanpaldia egin dute Zabaltza plazan
A11ko greba orokorra girotzeko egun osoko egitaraua antolatu du Bidasoaldeko Greba Batzordeak hainbat jarduerekin.

Gipuzkoako Okindegien hitzarmenaren negoziazioan benetako edukiak eskatu dituzte Pasquierreko langileek
ELAk elkarretaratzea egin du Pasquierreko egoitzan sektorearen beharrei erantzuteko benetako borondate eza salatzeko.

A11ko greba orokorrean mobilizazio jendetsua egingo dute Bidasoaldean
'Etxebizitza eskubidea bermatzeko espekulazioari ez' lelopean kalera aterako dira, mobilizazioaren xehetasunak azaltzeko prentsaurrekoa egin dute Zabaltza plazan.

Bukaera onena, errekuperazioa
Lasterketa bat prestatzeko oso garrantzitsua da aurretik entrenamenduak egitea eta gorputza egokitzea. Errekuperazioa ere garrantzitsua da, eta horri buruz hitz egin du Amaia Alonso Aranburu fisioterapeutak.

Lapurriturrik 342 bisitari izan ditu 2026an
Aste Santuan eta ekainetik urrira zabalik egon da Lapurritarriko informazio gunea; guztira, bost jarduera antolatu dituzte ingurua ezagutzeko.

Asun Casasolaren bizitza eta ibilbidea jorratu ditu Lupe Calvo kazetariak
Nagore Laffageren amak urteotan egindako lanketa egin du, 'Por todas. Asun Casasola, activista contra la violencia sexual' liburuan. Aurkezpena hilaren 23an izango da, Palmera Monteron.

Saneamendu sarea arduraz erabiltzeko, Exporetrete
Hustubidetatik botatzen ditugun hondakinek sortzen dituzten ondorioak azaltzeko 'Komuna ez da zakarrontzia' lelopean erakusketa antolatu dute, Mendibilen.

2027ko udal aurrekontua 106 milioi eurokoa izango da
Aurrekonturik handiena izango da datorren urtekoa; zerbitzu publikoetan, segurtasunean eta hiritarrren ongizatean oinarrituta egongo da.

Emakumeen Etxea Elkarteak greba orokorrarekin bat egingo du
'Etxebizitza duin eta eskuragarri bat izateko aukerarik gabe ez dagoela bizi proiekturik' aldarrikatzeko babesa eta atxikimendua adierazi ditu.

Biok Txingudik Hernani mendean hartu du
Denboraldiko lehen garaipena izan da emakumeen taldearentzat (41-39); Zaisa Txingudik gutxigatik galdu zuen Bilbon (40-39).

Bidasoa eta Kabugaren 50 urteko elkarlana, Palmera Monteron
Behar Bidasoa elkartearen 50. urteurrenaren harira, Ruandako hiriarekin izandako elkarlanaren argazkiak bildu dituzte; hilaren 27ra arte, ikusgai.

Haurren eta Nerabeen Nazioarteko Egunerako egitarau zabala antolatu dute
Haurren eta Nerabeen Nazioarteko Egunaren harira, haurrentzako jardueren egitarau oparoa antolatuko dute, 'Sortu eta disfrutatu, eskubideak baliatu' lelopean.

Datorren igandean basoen zaintzarako jardunaldia antolatuko dute
Basotik Fundazioak Real Sociedad Fundazioarekin batera, Basozaindariak programako lehen jardunaldia antolatuko du Eguzkitza ikastetxean.

Behobia-Donostiak trafiko aldaketak eragingo ditu igandean
Hiriko hainbat tokitan trafiko etenak eta aldaketak izango dira igande goizean zehar, 06:30etik 14:00etara iraungo dute trafiko eteteak.

Saneamendu sistema barrutik ezagutzeko bisita gidatuak antolatuko dituzte
Txinzerrek Sanemenduaren Munduko Egunaren harira, Atalerrekako saneamendu instalazioak bisitatzeko irteera antolatuko du Txinzerrek, hilaren 22an.

Datorren larunbatean, elikadurarako eskubideari buruz topaketa egingo dute
Elikadura duin eta osasungarria abiapuntu, esperientziak partekatzeko eta hausnartzeko topaketa antolatuko du Batuz Gizarte Fundazioak.

Natxo de Felipek kontzertua eskainiko du Amaia KZn
Oskorri taldeko abeslaria Irunen izango da abenduaren 20an, eta 'Abandonatuak' kontzertua eskainiko du; kontzerturako sarrerak bihar salgai, 10:00etatik aurrera.

Txenperenean aurrerapausoak emateko elkarlana azpimarratu du EAJk
Eusko Jaurlaritzak bi milioi euroko ekarpena txertatu du, aldundiak 4,5 milioiko inbertsioa aurreikusi du eta Irungo Udalak proiektuaren idazketa onartu du.

