Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

AuzoEkin proiektua, aurrera

Zabaltzen kooperatibako kideek burutu duten diagnostikoa aurkeztu eta hurrengo pausoen berri eman dute.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/05/23

AuzoEkin bakardade ez hautatua eta hauskortasun sozialak 60 urtetik gorako pertsonen osasunean eta ongizatean duten eragin negatiboa prebenitzea eta arintzea helburu duen proiektua da. 2025ko otsailean aurkeztu zuen udalak, eta gaurkoan, Zabaltzen kooperatibako kideek burutu duten diagnostikoa aurkeztu eta hurrengo pausoen berri eman dute.

Amute auzoan izan da hitzordua, eta bertan izan dira Josu Peña Gizarte Kohesiorako zinegotzia, Zabaltzen kooperatibako kideak, Nagusilan elkartea, Emeki elkartea, Amuitz Dendarien elkartea eta Amute zein Mendeluko bizilagun elkarteetako ordezkariak.

Diagnostikoa osatzeko kooperatibako kideek 313 inkesta eta 27 elkarrizketa egin burutu zituzten. Inkestak webgunearen bidez edota hainbat guneetan jarritako kutxen bidez erantzun zitezkeen.

Datuak bildu ondoren hurrengo ondorioetara heldu dira: “Adibidez, bakardade ez hautatua errealitate bat dela eta eta estigmaren eta isiltasunaren erronka komunitarioa dugula ikusi dugu. Parte hartzearen eragin positiboa badago ere, bakardade egoeren lausotze bat ikusi da. Hori dela eta, hauskortasun egoerak detektatzeko zailtasunen aurrean sentsibilizazioa eta baliabide espezifikoen beharra daukagu” adierazi du Peña zinegotziak.

Auzoz auzoko lana

Hurrengo pausoa esku hartze zuzena izango da. Kooperatibako kideak, Gizarte Zerbitzuekin batera, arrisku ertainean dauden pertsonekin hasiko dira lanketa egiten. Lehen auzoak, Gibeleta, Mendelu, Amute-Kosta, Arkolla, Alde Zaharra eta Puntala izango dira.

Programan parte hartzeko, adineko pertsonek parte hartu nahi dutela adierazi beharko dute. Esku hartze horien bidez adineko pertsonen beharrak zeintzuk diren ikusi eta aktibazio komunitarioan eraginez behar horiei aurre egin nahi zaie. 

Zabalduz Kooperatibako Laura Luque eta Zuriñe Villak azaldu dutenez, “bakardade ez hautatua udalerrian errealitate esanguratsu gisa hautematen den arren, zaintza familiaren ardura dela pentsatzen da eta horrek errealitate hauek isilpean bizitzea eragiten du, estigma sortuz eta gaia tabu bihurtuz. Hori dela eta, zaila egiten da komunitatearen aldetik erantzun bat ematea”. Zentzu horretan, herrian egiten diren jardueren garrantzia eman diete Luquek eta Villak, “jendea elkartzeko eta harremanak sendotzeko” gakoak direlako.

Azkenik, zinegotziak proiektuaren garrantzia nabarmendu nahi izan du: “Proiektu hau beharrezkoa da herri aktibazio komunitariotik abiatuz, herri zaintzaile izan eta bizilagunen arteko sareak sortzeko. Elkar zaintza bizilagunen artean egin dezakegun ekintza bat da, eta horren bidez elkarrekin hobeto egongo gara. Denok iritsiko gara zainduak izatera, eta ez dakigu momentu horretan gure egoera zein izango den eta ze behar izango ditugun”.

 

Erlazionatutako edukiaAuzoEkin zaintza proiektua aurki Hondarribian
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.