Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Hamaika txotx, hamar eurotan

Gaur aurkeztu dute 28. Irungo Sagardo Eguna. Hurrengo asteko larunbatean, maiatzaren 9an, sagardoa protagonista izango da jendez betetako Urdanibia plazan.

Gaur aurkeztu dute 28. Irungo Sagardo Eguna, Ola Sagardotegian.Gorka Correyero Llamas
Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/04/29

Jana eta edana ez dira faltako hurrengo asteko larunbatean, maiatzaren 9an egingo duten Irungo Sagardo Egunean. Urtero legez, Urdanibia plazan bilduko dira irundarrak hainbat sagardo probatzeko. 18:00etan txotxaren irekiera egingo dute, eta 21:00ak bitarte irundarrek eta bertara hurbiltzen direnek aukera izango dute hamar sagardotegitako uzta dastatzeko. Gaur aurkeztu dute 28. Sagardo Eguna Ola sagardotegian, eta bertan bildu dira aurtengo Sagardo Eguneko antolatzaileak, honakoak: Taupadak GKE, Betti Gotti eta Antxeta Irratia. Tiketen prezioa aldatu ez den arren, nahi adina sagardo dastatzeko aukera izango dutela adierazi dute aurkezpenean.

Sagardoa arratsaldeko elementu nagusiena izango den arren, musikak ez du hutsik egingo. Hainbat jarduera antolatu dituzte publiko zabalarentzat. Erraldoiak, trikitilariak, erromeria eta Los Trankilos taldea izango dira arratsaldean zehar. “Aurreko urteko formula bera jarraituko dugu, eta espero dugu urte luzetarako izatea”, adierazi du Jokin Melidak, Taupadak GKEko kideak. Sagardo Eguna egitasmo solidarioa dela gogorarazi du. “Euskara eta kultura ardatz dituen proiektu solidarioa da”. 

17:30etik aurrera, Bidasoako Erraldoiak konpartsak Urdanibia plazako inguruak girotuko ditu. “Plazan jendetza egongo denez, Udal Euskaltegiaren ondoko plazatxoan geldialdia egingo dute, euren dantzak egiteko espazioa izan dezaten”, azaldu du Joxeja Zabalok, Betti Gotti elkarteko kideak. 

Gainera, argi esan du datozen urteotarako eskaintza kulturala ere prestatzen ari direla, eta dagoneko proiektu batzuk martxan dituztela. Udalarekin elkarlanean, Sagardo Eguna sendotzeko egitarau osatuagoa prestatuko dute, “aurtengo apustua iazkoa baino potenteagoa izan da”. Nuria Alzaga Kultura ordezkaria ere aurkezpenean izan da, eta Sagardo Egunaren atzean dauden Irungo elkarteak eta norbanakoak eskertu ditu. “Aurten aurrerapausoa eman dugu, baina oraindik ere lanean jarraitu behar dugu”. Bestalde, irundar guztiei dei egin die edalontzia eramateaz gain, baserritar zapia soinean jartzeko eta etxean ez ahazteko. 

Guztira, 3.600 sagardo botila eta 2.710 litro eskainiko dituzte bertan izango diren hamar sagardotegiek. Irungo Ola; Lesakako Lindduren Borda; Oiartzungo Ordo Zelai; Errenteria-Oreretako Egi Luze; Astigarragako Etxeberri, Gurutzeta eta Petritegi; Hernaniko Altuna eta Larre Gain; eta Aginako Urdaira izango dira aurten Urdanibian izango diren sagardotegiak. Jatekoa ere ez da faltako, txorizo egosia eta bakailao tortilla pintxoak ere salduko dituztelako. “Orain arte, hamar txotx egiteko aukera zuten txartela erosten zutenek. Aurten, 10 euroren truke edalontzia, pintxoa eta nahi adina txotx egiteko aukera izango dute”, adierazi du Paola Oscozek, Antxeta Irratiko kazetariak. Pintxo gehiago jateko aukera ere izango dutela nabarmendu du, bi euroan bakoitza.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.