Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zaintza nabarmenduko dute martxoan zehar

AuzoEkin egitasmoaren barnean emandako aurrerapausoen berri eman dute, aurkeztu eta urte batera. Gainera, zaintza oinarri izango duten hiru hitzaldi emango dira martxoan zehar.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/03/03

AuzoEkin egitasmoa aurrera doa, eta martxoa hilabete garrantzitsua izango da horren harira. Bakardade ez hautatua duten pertsonetan zentratzen da udalak bultzaturiko proiektua, eta iaz aurkeztu ondoren, hainbat ekitaldi eraman dituzte aurrera azken urtean. Orain, hitzordu horiekin jarraitzen dute, herriko eragileen laguntzarekin batera, baina martxoan hiru hitzaldi berezi antolatu dituzte ohiko programazioaz gain.

“Zaintza hilabetea” deitu diote martxoari, Gizarte Zerbitzuen zinegotzi Josu Peñak azaldu duen moduan. “Arlo prebentibo batetik bakardade ez hautatuan eragitea da gure xedea”, esan du Peñak. Diagnostiko bat egiten hasi zen AuzoEkin egitasmoaren ibilaldia. Bertan, bakarrik bizi diren pertsona helduak identifikatzea zuten helburu. “Hondarribian bakarrik bizi diren 60 urtetik gorakoak 1.080 dira. Gizarte zerbitzuetatik ardura izan behar dugu guztion zaintza geroz eta egokiena izateko, eta komunitatea indartzeko”.

Komunitatearen beharra “funtsezkoa” da AuzoEkin egitasmoa aurrera eramateko zinegotziaren ustez. Horregatik, herriko hainbat eragile dituzte alboan, bakardadearen aurkako borrokan bidelagun. Haien artean Emeki elkartea, Arkollako bizilagunen elkartea, Amuitz komertzianteen elkartea eta Nagusilan goraipatu nahi izan ditu Peñak besteak beste. Hasteko, Mendelu, Amute Kosta, Arkolla, Puntala eta Alde Zaharra auzoetan jarri zuten fokua. Adierazi dute jada 365 pertsonekin egin dutela kontaktua eremu horietan, eta zinegotziak nabarmendu nahi izan du haietako %60a emakumeak izan direla.

Elkarrekin hartzeko kafeak

Oihana Sein da AuzoEkin egitasmoaren teknikaria. Berak azaldu duenez, eragindako auzoetan hainbat proiektu jarri dituztela martxan bertako auzo elkarteekin eta eragileekin. “Arkollan adibidez, kafe tertuliak jarri ditugu martxan, Ballestanea jatetxean hilabeteko bigarren astelehenetan, 16:30ean. Puntalan berdin, Goxo kafetegian hilabeteko bigarren astelehenean. Amuten, berdin, hilabeteko lehen asteartean, auzo elkartean, eta Mendelun, bi astean behin, goizeko 11:00tan”, azaldu du Seinek. Alde Zaharrean aldiz, adimena pizteko jarduera egiten dute, Kultur Etxeko 103. gelan, hilabeteko hirugarren asteazkenean, 16:30ean. “Horrez gain, ostiral honetan, Kasino Zaharrean bingoa edukiko dugu, 17:00etatik 19:00etara.

Jarduera guzti horiek egiteko, auzozainaren figura “ezinbestekoa” da Peñaren ustez. “Auzozaina bizilaguna da, eta boluntarioki AuzoEkin proiektuan parte hartzeko asmoa du. Jendeari gonbita egin nahi diogu, auzozain moduan parte hartzeko. Web orritik egin daiteke izapidea”.

Zaintza hitzak esanahi ugari dituela uste du zinegotziak. “AuzoEkin bada zaintza, baina herrian egiten diren kultur ekitaldiak, edo banatzen diren laguntzak, edo gizarte zerbitzuetako beste zerbitzuak ere badira. Denak englobatzen du zaintza, eta hori mantentzea eta bermatzea funtsezkoa da. Zaintzaren inguruan izango dira martxoko hiru hitzaldiak:

  • Martxoak 5: Zaintza pertsonalaren harira: Zaintza ez da inprobisatzen.
    • “Lehen saioan, eguneroko bizitzako ohiturei eta autozaintzari erreparatuko zaie. Parte-hartzaileek beren ongizate fisiko, emozional eta sozialari buruz hausnartuko dute, eta Zuk jakitea nahi dut tresnaren bidez beren lehentasunak eta nahiak jasotzeko aukera izango dute. Helburua da bakoitzak bere eguneroko zaintzak kontzienteki identifikatzea eta etorkizunean nola kudeatu nahi dituen pentsatzen hastea”.
  • Martxoak 12: Zaintza medikoen harira: Aurretiazko borondateen agiria eta hiltzen laguntzeko prestazioa (eutanasia).
    • Bigarren hitzaldian osasun-egoera larrien aurrean hartu beharreko erabakiak landuko dira, ikuspegi etiko eta legaletik. Aurretiazko borondateen agiria zer den, nola egin daitekeen eta egoera kritikoetan zer garrantzi duen azalduko da. Era berean, hiltzen laguntzeko prestazioari buruzko informazioa eskainiko da, errespetuan eta autonomia pertsonalean oinarrituta. Saioaren xedea da heriotzaren inguruko isiltasuna apurtzea eta erabaki aurreratuak hartzeko segurtasuna ematea.
  • Martxoak 26: Zaintza ekonomikoaren harira: Prebentziozko notario-ahalordeak, testamentuak, herentziak eta baliabide sozial eta ekonomikoak.
    • “Azken saioan ondarearen eta ordezkaritza legalaren plangintzari helduko zaio. Prebentziozko notario-ahalordeak, testamentuak eta herentzien oinarriak azalduko dira, baita mendekotasun-egoeretan eskuragarri dauden baliabide sozial eta ekonomiko nagusiak ere. Helburua da familia-gatazkak prebenitzea, ziurgabetasuna murriztea eta etorkizunari begira lasaitasun handiagoa eraikitzea”.

Hitzaldiak Kultur Etxean izango dira. Lehenengoa 17:00etatik 19:00etara, baina hurrengoak 17:30eatik 19:30eara. “Hitzaldiak Olaia Aranak bideratuko ditu. Gizarte Lanean diplomaduna eta Etika Soziosanitarioko aditua da. 24 urtetik gorako esperientzia du, eta gizarte-arloan eta zaintzaren inguruko hausnarketa komunitarioan ibilbide sendoa egina du. Beharrezkoa dugu horrelako gaietaz hitz egitea, askotan ez ditugu behar bezala nabarmentzen eta”, azaldu du Peñak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.