Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Auzozainak behar dira, bakardade ez hautatuari aurre egiten laguntzeko

AuzoEkin egitasmoaren barnean, Auzozainen figura ezinbestekoa da, eta udalak deialdia plazaratu du, boluntarioak bilatuz.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/05/12

Iaz jarri zuen martxan Hondarribiko Udalak AuzoEkin egitasmoa martxan, bakardade ez hautatuan dauden pertsonei, adinekoei gehienbat, babesgune bat eskaintzeko helburuarekin. Martxoan kanpainaren balorazioa egin zuten, martxoko ekitaldiak aurkeztearekin batera. Bertan, martxan zeuden hainbat egitasmo azaldu zituzten, auzoz auzo antolatutakoak. Orain, Auzozain figurak behar dituzte, proiektua aurrera eramateko. 

“Arkollan adibidez, kafe tertuliak jarri ditugu martxan, Ballestanea jatetxean hilabeteko bigarren astelehenetan, 16:30ean. Puntalan berdin, Goxo kafetegian hilabeteko bigarren astelehenean. Amuten, berdin, hilabeteko lehen asteartean, auzo elkartean, eta Mendelun, bi astean behin, goizeko 11:00tan”, azaldu zuen Oihana Sein AuzoEkin egitasmoaren teknikariak. Alde Zaharrean aldiz, adimena pizteko jarduera egiten dute, Kultur Etxeko 103. gelan, hilabeteko hirugarren asteazkenean, 16:30ean.

Egitasmo horiek denak burutzeko, Auzozain figura ezinbestekoa da. “Auzozain izateak eguneroko keinu txikietan oinarritutako laguntza-sare hurbil eta gizatiar baten parte izatea esan nahi du. Kafe bat partekatzea, paseo batean laguntzea edo jarduera komunitarioetan parte hartzea bezalako ekintzen bidez, helburua da loturak sortzea, bizikidetza indartzea eta inor bere auzoan bakarrik ez sentitzea”, azaldu du Hondarribiko Udalak.

Esperientziarik gabe

Naiara Franco Zabalduzeko teknikariak gogorarazi duenez, “baliteke pentsatzea laguntzeak ardura handiak eskatzen dituela, baina askotan nahikoa izaten da elkarrizketa bat, paseo bat edo norbaitekin kafe bat partekatzea. Keinu txiki horiek egunerokotasuna eraldatzeko gaitasuna dute”. Josu Peña zinegotziak ere gehitu du keinu txikiek aldaketa handiak egin ditzaketela, eta beharrezkoa dutela herritarren laguntza.

Azaldu dute ez dela beharrezkoa aurretik esperientzia edukitzea. Bi auzozain mota daude: pertsonala (bisitak egitea, paseoetan laguntzea, kafeak partekatzea edo adinekoekin denbora ematea) eta dinamizatzailea (auzoetako jarduera komunitarioak antolatzen eta dinamizatzen laguntzea). Auzozain izateko, udaletxeko web atarian edo Gizarte Zerbitzuetan eman daiteke izena..

Erlazionatutako edukiaZaintza nabarmenduko dute martxoan zeharAuzoEkin proiektua, aurrera
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.