Muliateko Jaiak, lehen aldiz eta indarrez
Muliateko Jaiak egingo dituzte larunbatean. Musika, bazkaria, puzgarriak, bingoa... programazio luzea.
Muliateko etxebizitzak Muliateko Jaiak egingo dituzte lehen aldiz, larunbatean. Auzo berria da, baina giroz eta gogoz beterikoa. Horregatik, Muliateko Kultur Elkarteak auzoko jaiak antolatu ditu, hainbat laguntzailerekin batera. Programazioa:
- 11:00 – Suziri jaurtiketa festaren hasiera iragartzeko.
- Goizean zehar – Auzo animazioa DJ TRIKITRACKekin eta buruhandiekin (Muliateko Giroaren eskutik).
- 11:00 – 13:00 – Zatoz gurekin margotzera (materiala etxetik ekarri).
- 11:00 – 13:30 – Puzgarriak (BMren eskutik).
- 11:30 – Patata tortilla lehiaketa (11:45ak arte jasoko dira).
- 12:30 – Patata tortilla lehiaketaren sari banaketa.
- 14:30 – Auzo bazkaria (Paella, postrea eta kafea).
- 16:00 – Bingo jokoa.
- 16:00 – 18:30 – Puzgarriak (BMren eskutik).
- 17:00 – Toka txapelketa.
- 18:00 – Txokolatada.
- 20:00 – 23:00 – Musika DJ KANUPIrekin.

