

Hemen da OARSO BIDASOKO HITZAren PODKASTA! ‘Zuena da HITZA’-n, hurbileko eta urruneko gai mamitsuen gaineko iritziak, ekarpenak eta informazioa bideo-podcast formatuarekin.
Egunerokoan kezka edo zer esana sortzen duten gaien gaineko gogoeta egiteko, herritarren ahotsa jasoko du HITZA-k bideo-podcastaren bitartez. Gazteen hitzei begirakoa da ikus-entzunezkoetan tokiko euskarazko hedabideak egin duen urrats berria. Ahots gazteak, denengan eragitea bokazio dutenak iritzi kritikotik, eta euskaratik.

