Albisteak

Ioseba Amunarrizek jasoko du aurtengo Urrezko Intsignia

Hondarribia AEko patroiak jasoko du aurtengo intsignia, hondarribiarrek hala erabakita. "Urte luzez, traineruaren brankan, herri baten ilusioa gidatu" duela aipatu dute udaleko iturriek.

INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Irunen, sexu erasoa, legez kanpoko atxikitzea eta lesio delituak leporatuta

40 urteko gizon bat atxilotu dute Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Irungo prostituzio etxe batean. Sexu erasoa, legez kanpoko atxikitzea eta lesio delituak leporatu dizkiote.

Alardearen elkarrizketetan "zuhurtziaz jokatzeko adostasuna hautsi izana" leporatu dio EAJk udal gobernuari

Eragile ezberdinen arteko elkarrizketetan gertatutakoaren "funtsezko zati bat ezkutatu" dutela salatu dute jeltzaleek. HAOSE "publikoki seinalatzea" leporatu diote.

"Azken urteotan irekitako elkarrizketa bideak zaindu behar ditugu"

Hondarribiko udal gobernuak Alardearen inguruan azken urte eta hileotan egindako urratsak partekatu ditu hondarribiarrekin. Besteak beste, HAOSE Hondarribiko Alardearen Ondarea Sustatzeko Elkarteak udalarekin eta Jaizkibel konpainiarekin abiatutako bitartekaritza prozesua utzi zuela jakinarazi du.

ilarak.irun A-8

Irungo garbiketa langileak kalera aterako dira, hitzarmen berriaren kontra

Hilaren 28an protesta egingo dute. Irungo garbiketa sektoreko hitzarmen kolektibo berriaren berehalako sinadura salatuko dute.

Trafikoa arintzeko neurriak adostu dituzte udalak eta Eusko Jaurlaritzak

Bilera izan zuen atzo Labordak Jaurlaritzarekin. Lehen proposamen bati ezezkoa eman badiote ere, bigarren bati baiezkoa eman diola jakinarazi du alkateak. Bi kontrol jarriko dituzte Oiartzungo irteeretan.

Lehia estua espero da biharko Grand Slameko gizonezkoen finalaurrekoetan

20:00etatik aurrera izango dira bi partidak. Hondarribiko jokalariak gogotsu eta finalerako txartela eskuratzeko prest dira.

Laborda: "Ez dut ezezkorik onartuko"

Irunen ematen diren auto ilara eta trafiko arazoei irtenbide bat emateko asmoz, zenbait eskaera egin zizkion atzo Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzari. Hauei uko egin diela salatu du.

1936ko Irunera bidaia, ahanzturan gera ez dadin

Hilabete eta erdiz faxisten kontrako erresistentzia gune nagusietako bat izan zen Irun. Okupazioa eta hiriak pairatutakoa gogorarazteko hainbat jarduera izango dira irailean.

50 xakelari aritu dira Hondarribiko Gazteluko XIV. Xake Txapelketan

Aurtengoa, Silvestre Moreiro Sanchez bigarren memoriala izan da; Gros XT taldeko Dani Odriozola Coscolin nagusitu da.

Greziak, Persiak eta Indiak Antzinaroan zituzten harremanetan sakontzeko ikastaroa, Oiasson

Urrian 'De Grecia a la India y vuelta: siguiendo los pasos de Alejandro Magno en Asia' ikastaroa eskainiko du Elena Torregaray Pagola EHUKo Antzinaroaren Historiako irakasleak.

Francisco Javier Garrido errioxarrak irabazi du aurtengo Adour-Bidasoa lehiaketa

Naiara Goikoetxea eta Nerea Iridoy hondaribiarrek ere sari bana jaso dute aurtengoan, epaimahaiarena eta artista gaztearena.

BATen denboraldi berria, lasterketa eta eskaintzaz beteta

Datozen hiletarako antolatutako jarduera, ekintza eta txapelketetan jada izena eman daitekeela jakinarazi du Bidasoa Atletiko Taldeak.

Hobekuntzekin hasiko dute ikasturte berria Irungo sei ikastetxek

Elatzetan, Dunboan, Belaskoenean, Toki Alai, Lekaenea eta Txingudi Ikastolan zenbait lan egiten ari da udala, udako oporraldia probestuz.

Festetan murgilduko da Arbes bost egunez

Bihartik astelehenera bitarte askotariko ekintza eta jarduerak izango dira auzoan, adin tarte guztiei begirakoak.

Errugbia bueltan da Bidasoan

Datozen asteetan hainbat jarduera eskainiko ditu Txingudi Errugbi Klubak "errugbia Bidasoaldeko eskualdera hurbiltzeko" asmoz.

Haur Danborradan parte hartu nahi?

Amute Auzo Elkarteak irailaren 7ko haur danborradan parte hartzeko izen ematea ireki du. Entseguak datorren astean izango dira.

Gaueko tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek Bidasound jaialdirako

Ostiral gauean topo zerbitzu bana izango dira Hendaia zein Lasarte-Oriarantz. Larunbatean ohiko zerbitzua mantenduko da.

Emakumeak eta bizikleta. Balazta

'Emakumeak txirrindan' programan izena emateko aukera, zabalik

Irailaren 16tik 22ra egingo den Europako Mugikortasun Astearen harira, Hondarribiko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu "mugikortasun eraginkor eta aktiboa sustatzeko" asmoz.

Gehiago