Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra
INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Irunen, sexu erasoa, legez kanpoko atxikitzea eta lesio delituak leporatuta

40 urteko gizon bat atxilotu dute Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Irungo prostituzio etxe batean. Sexu erasoa, legez kanpoko atxikitzea eta lesio delituak leporatu dizkiote.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2026/08/26

40 urteko gizon bat atxilotu dute Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Irunen, bertako prostituzio etxe batean, sexu eraso bat egitea egotzita. Astelehen (hilak 24) arratsaldean izan zen erasoa, prostituzio etxeko alarma gelak abisu bat jaso eta poliziei dei egin zieten. Bertaratzerakoan jakin zuen poliziak gizonak sexu erasoa egin ziola 27 urteko emakume bati. Horrez gain, eraso egindako lekuan emakumea atxiki zuela ere jakin zuten agenteek. 

Eraso gehiago leporatu dizkiote gizonari. BERRIAk jakin duenez, lekukoen arabera, 24 urteko emakume bat jo zuen gizonak saihetsean, biktimari laguntzera joan zenean. 

Bertan atxilotu zuten gizona, sexu erasoa, legez kanpoko atxikitzea eta lesio delituak leporatuta. 12:000 atzeman zizkioten atxilotzerako garaian.  40 urteko gizona preso dago orain, epailearen esku geratzeko zain.

Udalaren gaitzespena
Irungo Udaleko Berdintasun Sailak ohar bat kaleratu du eraso matxistaren harira. Erakundeak “gaitzespen gogorrena” azaldu du eta “bere laguntza nahiz begikotasun osoa” adierazi nahi izan die erasoa jasan duen emakumeari eta haren ingurukoei. Eskura dituen informazio eta baliabide guztiak emakumearen esku utzi ditu udalak, “baita bere onera etortzeko prozesuan behar izan dezakeen laguntza guztia ere”. 

Erasoaren berri izan dutenetik informazioa egiaztatu, erkatu eta zabaldu ondoren, emakumeen kontrako indarkeria erantzun publikoa emateko protokolo instituzionala aktibatu zuen erakundeak. Honako erabakiak hartu ditu udalak: batetik, Batzordearen jarrera irmoa adieraztea, “argi eta garbi esateko ez ditugula inola ere onartzen emakumeen eskubideak urratzen dituzten eraso makur hauek”, eta, bestetik, herritar guztiei bide bat eskaintzea, “gaitzespen argi bat agertu dezaten emakumeen kontrako indarkeriaren aurka, indarkeria ez baita soilik erasoa pairatzen duten emakumeen arazoa, baiziki emakume guztiena”. 

Honakoa da, hitzetz hitz, alderdi guztiek adostutako oharra:

“Irungo Udaleko Berdintasun Batzordeak gertaeraren berri izan duenetik eta erasoari buruzko informazioa egiaztatu, erkatu eta zabaldu ondoren, emakumeen aurkako indarkeriari erantzun publikoa emateko protokolo instituzionala aktibatu du informazioa baloratzeko eta, biktimari edo bere gertukoei egokia den arreta eman ahal izateko, beharrezkoa den koordinazioa ziurtatzeko. Arreta egokia bideratu dela ziurtatu eta informazioa baloratu eta gero, Irungo Udaleko Berdintasun Batzordeak hurrengo erabakiak hartu ditu: alde batetik, Batzordearen jarrera irmoa adieraztea, argi eta garbi esateko ez ditugula inola ere onartzen emakumeen eskubideak urratzen dituzten eraso makur hauek; eta, bestetik, herritar guztiei bide bat eskaintzea, gaitzespen argi bat agertu dezaten emakumeen aurkako indarkeriaren aurka, indarkeria ez baita soilik erasoa pairatzen duten emakumeen arazoa, baizik emakume guztiena. Emakumeen aurkako indarkeriak erasotzaile eta biktima banakakoak ditu beti, noski, baina arazo sakon bat dauka jatorrian: emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituen ideologia. Beraz, indarkeria hori ez da ekintza bakartuen edota azalpenik gabeko gertakarien emaitza. Aitzitik, generoen gaineko aurreiritziak, gizartean aski errotuta dauden horiek dira, hain zuzen, halako ondorio larri eta tamalgarrien sortzaile. Emakumeak desberdintasun eta menpekotasun materialeko egoera batera, bizitza prekario batera behartzen ditu gizartearen antolamenduak. Ez ditu herritar osotzat hartzen, gizonezkoen maila berean, eta ez die aukerarik ematen oinarrizko eskubideen jabe izateko.

Irungo Udalak, Berdintasun Batzordea osatzen duten elkarte feminista eta/edo emakume elkarte guztien bidez: Uxoa, Argoiak, Gaurko Andreak, Bidasoaldeko Elkarte Feminista, Irungo Emakumeen Etxea Elkartea / Asociación Casa de las Mujeres de Irun, Txingudiko Elkarte Feminista y KERA, ardura osoa du udalerrian bizi garen pertsona guztiok eskubide guzti-guztien jabe garela bermatzeko. Beraz, ez du atsedenik hartuko ahalegin honetan, gure bizikidetza demokratikoaren oinarriak auzitan jartzen dituen arazo sozial larri honen irtenbidea bilatu beharra baitago guztion artean. Langintza horren barruan, ezinbestekoa da adierazpide egokiak eskaintzea Irungo herritarrei, oro har, emakumeen aurkako eraso guztiak irmotasunez gaitzetsi ditzaten. Erasoa jasan duten emakumeek guztion laguntasuna sentitu behar dute, ikusi behar dute guztion erantzukizuna eta ardura dela haiei laguntzea, eta erasotzaileei argi eta garbi azaltzea guztion artean mugatu egingo dugula beldurra hedatzeko estrategia zital horren ahalmena, emakumeei erantzun tresna egokiak emanez, eta gizon erasotzaileei, berriz, ekintza makur horien ondorioak ordainaraziz”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.