Gaueko tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek Bidasound jaialdirako
Ostiral gauean topo zerbitzu bana izango dira Hendaia zein Lasarte-Oriarantz. Larunbatean ohiko zerbitzua mantenduko da.
Asteburu honeta Bidasound jaialdia egingo dute Irungo Ficoban. Euskotrenek gaueko tren zerbitzu bereziak eskianiko dituela jakinarazi berri dute, hain zuzen, ostiral (hilak 28) eta larunbat (hilak 29) gauetan.
Jaialditik itzultzeko, ostiraletik larunbaterako gauean zirkulazioa berezia eskainiko dute Ficobatik Hendaiarantz (3:15an), eta beste bat Lasarte-Oriarantz (3:22an). Biek ohiko geltokietan eigngo dituzte geldialdiak. 29tik 30erako gauean udako larunbatetako ohiko zerbitzua mantenduko da, ordubeteko maiztasunarekin.
Esteka honetan jaialdiko egitaraua eta sarrerak. Informazio gehiagorako 944 33 33 33 telefono zenbakira hots egin daiteke.

