Greziak, Persiak eta Indiak Antzinaroan zituzten harremanetan sakontzeko ikastaroa, Oiasson
Urrian 'De Grecia a la India y vuelta: siguiendo los pasos de Alejandro Magno en Asia' ikastaroa eskainiko du Elena Torregaray Pagola EHUKo Antzinaroaren Historiako irakasleak.
Oiasso MuseoaIrungo Udala Datorren udazken honetan ere Historiako eta Areologiako ikastaroa eskainiko du Oiasso museoak, eta dagoeneko honetan izena emateko aukera zabaldu dutela jakinarazi du Irungo Udalak. Aurtengo ikastaroak De Grecia a la India y vuelta: siguiendo los pasos de Alejandro Magno en Asia titulupean egingo dute. Elena Torregaray Pagola EHUKo Antzinaroaren Historiako irakasleak emango du.
Honetan, Greziak, Persiak eta Indiak Antzinaroan zituzten harremanetan sakonduko dute, erakutsiz nola harreman horiek eskualde horietasko artea, erlijioa, zientzia eta pentsamendua eraldatu zituzten. K.a. VI. mendean Pertsiar Inperioarekin izandako lehen harremanetatik abiatuta, ikastaroak K.a. 326. urtean Alexandro Handiaren kanpaina militarra eta ondoren errege helenistikoen eta Chandragupta Maurya indiar enperadorearen arteko diplomazia aztertuko ditu.
Klaseak 11:00etan eta 18:00etan izango dira, honako egunetan: irailaren 21ean eta 28an: urriaren 5ean eta 26an; azaroaren 2an, 9an eta 30ean; abenduaren 14an; eta urtarrilaren 18an eta 25ean.
Izena emateko Oiasso museora jo daiteke zuzenean, eta bestela, 943 63 93 53 telefono zenbakira hots egin daitek.

