Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

"Azken urteotan irekitako elkarrizketa bideak zaindu behar ditugu"

Udal gobernuak jakinarazi du "Alardearen inguruko gatazka sozialari konponbide partekatu eta iraunkorra emateko lanean" jarraitzen duela. "Ezinbestekotzat" jo du eragile inplikatuen artean "partekatutako akordioa eta elkarrizketa" bideratzea.

Jaizkibel-en iazko desfileko irudi bat.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Hondarribia
2026/08/24

Aurtengo jaien atarian, Hondarribiko Udalak Alardearen inguruan azken urte eta hileotan egindako urratsak partekatu ditu hondarribiarrekin. Erakundearen arabera, “Alardearen inguruko gatazka sozialari konponbide partekatu eta iraunkorra emateko lanean” jarraitzen dute, eta azken urteetan egindako lana “berretsi” nahi izan du erakundeak. 

20223-2017 agintaldi planean jasota zuen udal gobernuak  “konponbide sendo eta iraunkorra” lortzeko helburua. Horretarako “ezinbestekotzat” jo zuen eragile inplikatuen artean “partekatutako akordioa eta elkarrizketa” bideratzea. Norabide horretan azken urteetan hainbat egitasmo eta elkarrizketa saio sustatu dituztela gogorarazi du udalak.  Iazko Alardea bukatu eta gutxira, 2025eko urriaren 2an, udalak, Hondarribiko Alardearen Ondarea Sustatzeko Elkarteak (HAOSE) eta Jaizkibel Konpainiak hiru aldeko hitzarmena sinatu zutela gogorarazi dute, “Alardearen inguruko gatazka sozialean elkar ulertzea eta konponbide partekatuak bilatzea helburu zuen bitartekaritza prozesu bati ekiteko”. 

Bada, hitzarmen horrek ez zuela udalaren aldebakarreko egitasmo bat planteatzen diote, baizik eta, “Alardearen antolaketan zuzenean inplikatutako bi eragileekin adostutako prozesu bat”. Udaleko ordezkariek profesional ezberdinen laguntza bilatu dute, eta kasu honeatan, Baketik Fundazioarekin aritu dira elkarlanean, “elkarte honek eskarmentua baitu gurean Alardearen inguruan ditugun elkarrizketa gune ezberdinetan”. 

Udalak Baketik Fundazioa izendatu zuen HAOSE, “Jaizkibel konpainia eta udala batuko zituen prozesu berrirako, bitartekari prifesional gisa, gatazka sozialetan egiaztatutako esperientzia duen erakunde gisa eta HAOSEk eta Jaizkibelek onartutakoa”, udaleko iturrien arabera. Hala, azken hiletan elkarrizketa sorta bat egin dute. Hain zuzen, bi bilera izan dira udalaren eta Jaizkibelen artean, eta paraleloki, beste bi udalaren eta HAOSEren artean. 

Hasiera batean “aurrerapausoak” izan baziren ere, HAOSEK geroago adierazi zion udalari prozesu horretatik bertan behera gelditzen zela. Udalak “arduratuta” jaso zuen erabaki hori, “Alardearen auzian egoera hobetu zezakeen bideak eraikitzen ari baitziren”. Zentzu honetan, azken hiletan ere bestelako eragileekin ere izan da udala, “egoera argitze aldera eta hitzarmenetik sortzen zen prozesua zaintzeko asmoz”. Honen helburua elkarrizketari ekitea zen, baina momentuz ez dela horrelakorik gertatu aipatu dute udaleko iturriek. 

Udal gobernuak gaineratu du, gatazkari aurre egiteko herrian sustatzen den prozesua “ez dela eragile sozialen arteko elkarrizketara mugatzen”. Herritarren parte hartzea ezinbestekotzat jo dute, “Hondarribian bizi garenon ahotsa eta ikuspuntua ere gatazkaren konponbidearen bidean gehitzeko”. 

Udalak aurreikusia du Erakunde arteko Mahaiari (Emakunde, Aldundia eta Arartekoa) laguntza eta jarraipena eskaintzea. Baketik-en lana ez dela bi eragileen arteko bitartekaritzara mugatzen erantsi dute udaleko iturriek: “besteak beste, Bozeramaileen Mahaiari eta Erakunde arteko Mahaiari laguntzea, eta udalerrian elkarrizketaren kultura sustatzea aurreikusten du”. 

Gatazka “konplexua”
Finean, udalaren asmoa “ahalik eta ikuspegi zabalena izatea” da, “gatazkaren dimentsio sozial, instituzional eta komunitarioak kontuan hartuz”. HAOSE, Jaizkibel eta udalaren arteko elkarrizketari dagokionez, honakoa esan dute Baketik-etik: “Esperientziak erakusten digu gatazka egoeretako elkarrizketa prozesuak ez direla linealak: lana, konpromisoa eta denbora behar dituzte. Orain arteko urratsek erakusten dute iraganean izandako tentsio egoeretatik aldendu eta aurrera egiteko borondatea badagoela”. 

Udalak aitortu du alardearen inguruko gatazkaren konponbidea”konplexua” dela, eta horregatik, erakundeak adierazi du “abiatutako prozesuarekin konponbide baterako baldintzak eraikitzen jarraitzea dela helburua”. Beharrezkotzat jo dute “prozesuaren alde egitea, nahiz eta une batzuetan elkarrizketarako baldintzak zailak izan”. Alde guztien jarrerak entzutea eta etorkizunean konponbide “partekatu” baterako bidea egitea da udal gobernuaren asmoa. 

Bukatzeko, udalak “lasaitasuna, erantzukizuna eta errespetua” eskatu ditu aurtengo egun handiaren atarian, eta eragile guztiei dei egin die “azken urteotan irekitako elkarrizketa bideak zaintzera. Udalak horretan lanean jarraituko du, konponbide sendo eta partekatu baten alde”. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei «jazartzen» eta haiek «zigortzen» ari dela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.