AZAROAK 25

Indarkeria matxistaren aurka mobilizatu dira Irunen

Hainbat aldarri zabaldu dituzte, adieraziz erasotzailea dela indarkeriaren errudun, eta nahikoa dela, ez dela emakumea gehiago jomugan jarri behar.

Euriak ez ditu gelditu. Azaroaren 25a borroka eguna dela erakutsi dute Irunen. Txingudiko feministak Luis Marianoko lorategietan elkartu dira, Hendaian eta Hondarribian egin duten preformancea egiteko. Argi oihukatu dute borroka feminista dela berdintasunerako bide bakarra. “Pribilegioak eta portaera sexistak zalantzan jartzen dituzten gizonak nahi ditugu”, adierazi dute.

Harremanak ardatzean jarri dituzte. “Errespetuan eta askatasunean oinarritutako harremanak nahi ditugu”. Kandelak piztu dituzte, eta jada ez daudenak oroitu. “Ez dugu nahi nahikoa sufritu duela frogatu behar izatea”, emakumeak errudun izan ohi dira haien ustez indarkeria kasuetan, eta horri buelta eman behar zaio. Erasotzaileak dira erasotzaileak, eta emakumeak ez dira errudunak. 

“Zergatik gara gu beldurrez bizi behar dugunak?” galdetu dute. Fokuak erasotzaileengan jarri behar direla aldarrikatu dute, ez emakumeengan, ez haien jarrerengan edota arroparengan. Erasotzaileak dira errudunak, haiek dira emakumeak erasotzen dituztenak, eta emakumeak dira jazarpen jarraitua jasaten dutenak.

“Ez bat gutxiago!”

“Ez bat gehiago!”

“Bizirik, libre eta elkarrekin!”

Hona hemen gaur HITZAk ateratako argazkiak:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.