Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Cristina Laborda alkatearen "demagogia" salatu du EAJk

Eskualdea kolapsatzen dituzten auto ilaren arazoa "ez dela udalerri honetan errepideak falta direla, baizik eta Frantziak muga itogune bihurtu duela" aipatu du taldeak.

ilarak.irun A-8 Auto ilarak, Biriatuko ordainlekuan
Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2026/08/24

Udan bereziki Irunen ematen diren auto ilara handiei eta hauek eragindako arazoei irtenbide bat emateko asmotan, bilera izan zuten joan den astean Cristina Laborda alkateak Eusko Jaurlaritzarekin. Zenbait neurri adostu bazituzten ere, EAJ taldeak Labordaren “demagogia” kritikatu du eta honakoa gaineratu du: “arazoa ez dela udalerri honetan errepideak falta direla, baizik eta Frantziak muga itogune bihurtu duela”. 

Eskualdea kolapsatzen dituzten auto ilaren arrazoi nagusia “Frantziako agintariek mugan eta Biriatu inguruan ezarritako murrizketaetan, errei itxieretan eta kontroletan “dagoela dio taldeak. Arrazoia ez dela Irunen errepideak falta direla diote, “hori demagogia” dela esan dute: “Arazoa da Frantziak muga itogune bihurtu duela, eta horren ondorioak Hegoaldeko nilaka herritar ari direla pairatzen”, esan du EAJko Diputatuen Kongresuko bozeramaile Maribel Vaquerok. 

Gogorarazi duenez, 2,7 milioi ibilgailuk zeharkatuko dute muga uda honetan. “Egun hauetako auto ilarak errepide gehiago eraikita besterik gabe konponduko direla sinetsarazi nahi izatea arreta nahita desbideratzea da. Arduragabea da tamaina honetako mugaz gaindiko arazo bat sinplifikatzea, barne borroka politiko bihurtzeko”, esan du. 

Mugaren edukiera murrizten duten erabakiak Frantzian hartzen direla erantsi dute, baina auto ilarak hemen pairatzen direla. “Eta Frantziak igarobideak ixten edo mugatzen dituenean, orain geratzen ari den bezala, Bidasoaldea Europako muga baten itxaron eremu bihurtzen da automatikoki”. 

Egoera honek “esku hartze puntualetatik harago joatea eta erakundeen arteko lankidetzarako mekanismo egonkor bat ezartzea eskatzen” duela uste dute jeltzaleek: “Ezin gara hurrengo auto ilaren zain geratzera mugatu, eztabaida berari berriro hasieratik ekiteko. Badakigu noiz gertatzen diren joan-etorri handiak, badakigu zein diren puntu kritikoak, eta badakigu zer erabakik eragiten duten kolapsoa. Aurrea hartzea, koordinazioa eta Frantziarekin solaskidetza izateko gaitasuna behar dira”. 

Espainiako Gobernuari “inplikazio handiagoa” eskatu dio EAJk, “bai Frantziako agintariekiko solaskidetzan, bai konponbide koordinatuak bilatzkeo orduan”. Bukatzeko, “arreta gutxiago desbideratu eta konponbideak emateko” eskatu dute: “Has gaitezen arazoari dagokion izenez deitzen: muga bat dugu, eta haren murrizketek Bidasoaldeko mugikortasuna eta Euskadik Europarekin duen lotura itotzen ari dira. Eta arazoa konpontzeko, haren jatorrian ere jardun behar da: mugaren beste aldean. Estatuko Gobernua ezin da ikusle hutsa izan”, erantsi du Vaquerok.

Erlazionatutako edukiaTrafikoa arintzeko neurriak adostu dituzte udalak eta Eusko JaurlaritzakLaborda: “Ez dut ezezkorik onartuko”Oiartzunen kontrolak jartzeko eskatu du Labordak, “ilarak eta arazoak berriro gerta ez daitezen”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Lehen trenak igaro dira jada Donostiako Topo berriko pasabidetik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Migratzaile bat tirokatu dute Donostian, aire konprimatuko arma batekin

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk Nerea Kortajarena proposatu du Donostiako alkategai izateko

Gipuzkoa, Kultura

157 ekintza antolatuko dituzte Gipuzkoan, arriskuan dagoen ondareari begira

Donostia Eskuzaitzetako industria parkearekin lotzeko autobus linea abiaraziko dute

Elgeako mendilerroan piztu den sutea kontrolpean dago jada

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.