
Ioseba Amunarriz: "33 urte hauetan eman dudan maitasuna bueltan etorriko zait"
Astelehenean jasoko du patroiak herriaren aitortza: Hiriko Urrezko Intsignia emango diote. 25 urte daramatza Ama Guadalupekoa gidatzen, eta kirolari emandako maitasun hori guztia bueltan jasoko duela azaldu du, pozik.

Jaizkibel konpainia, egun handirako prest
Atzo egin zuten lehen entsegua kopainiako emakume eta gizonek. Gaur eta bihar ere astearteko desfilea fintzeko hitzorduak izango dituzte.

Hondarribiko gazteek festak aurreratuko dituzte
Hondarribiko kuadrillek hitzordu garrantzitsua dute bihar: Gazte Eguna da. Festaz gain, orain dela 50 urte Guardia Zibilak tiroz hildako Josu Zabalari omenaldia egingo diote.

Jai Nagusiak, ate joka
Ofizialki irailaren 6an (igandea da) hasiko badira ere, asteburu honetan motorrak berotzeko hainbat aukera izango dira Hondarribian.

Autobus zerbitzu bereziak izango dira Hondarribiko Jai Nagusietan
Lurraldebusek eta hiri autobusak ohiko ordutegiak luzatuko dituzte. Lurraldebusek irailaren 3tik 11ra eskainiko ditu zerbitzu bereziak; hiri autobusak, berriz, irailaren 4, 5, 6, 8 eta 10ean.

Ioseba Amunarrizek jasoko du aurtengo Urrezko Intsignia
Hondarribia AEko patroiak jasoko du aurtengo intsignia, hondarribiarrek hala erabakita. "Urte luzez, traineruaren brankan, herri baten ilusioa gidatu" duela aipatu dute udaleko iturriek.

Gizon bat atxilotu dute Irunen, sexu erasoa, legez kanpoko atxikitzea eta lesio delituak leporatuta
40 urteko gizon bat atxilotu dute Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Irungo prostituzio etxe batean. Sexu erasoa, legez kanpoko atxikitzea eta lesio delituak leporatu dizkiote.

Alardearen elkarrizketetan "zuhurtziaz jokatzeko adostasuna hautsi izana" leporatu dio EAJk udal gobernuari
Eragile ezberdinen arteko elkarrizketetan gertatutakoaren "funtsezko zati bat ezkutatu" dutela salatu dute jeltzaleek. HAOSE "publikoki seinalatzea" leporatu diote.

"Azken urteotan irekitako elkarrizketa bideak zaindu behar ditugu"
Hondarribiko udal gobernuak Alardearen inguruan azken urte eta hileotan egindako urratsak partekatu ditu hondarribiarrekin. Besteak beste, HAOSE Hondarribiko Alardearen Ondarea Sustatzeko Elkarteak udalarekin eta Jaizkibel konpainiarekin abiatutako bitartekaritza prozesua utzi zuela jakinarazi du.

Cristina Laborda alkatearen "demagogia" salatu du EAJk
Eskualdea kolapsatzen dituzten auto ilaren arazoa "ez dela udalerri honetan errepideak falta direla, baizik eta Frantziak muga itogune bihurtu duela" aipatu du taldeak.

Greziak, Persiak eta Indiak Antzinaroan zituzten harremanetan sakontzeko ikastaroa, Oiasson
Urrian 'De Grecia a la India y vuelta: siguiendo los pasos de Alejandro Magno en Asia' ikastaroa eskainiko du Elena Torregaray Pagola EHUKo Antzinaroaren Historiako irakasleak.

Francisco Javier Garrido errioxarrak irabazi du aurtengo Adour-Bidasoa lehiaketa
Naiara Goikoetxea eta Nerea Iridoy hondaribiarrek ere sari bana jaso dute aurtengoan, epaimahaiarena eta artista gaztearena.

BATen denboraldi berria, lasterketa eta eskaintzaz beteta
Datozen hiletarako antolatutako jarduera, ekintza eta txapelketetan jada izena eman daitekeela jakinarazi du Bidasoa Atletiko Taldeak.

Hobekuntzekin hasiko dute ikasturte berria Irungo sei ikastetxek
Elatzetan, Dunboan, Belaskoenean, Toki Alai, Lekaenea eta Txingudi Ikastolan zenbait lan egiten ari da udala, udako oporraldia probestuz.

Festetan murgilduko da Arbes bost egunez
Bihartik astelehenera bitarte askotariko ekintza eta jarduerak izango dira auzoan, adin tarte guztiei begirakoak.

Errugbia bueltan da Bidasoan
Datozen asteetan hainbat jarduera eskainiko ditu Txingudi Errugbi Klubak "errugbia Bidasoaldeko eskualdera hurbiltzeko" asmoz.

Haur Danborradan parte hartu nahi?
Amute Auzo Elkarteak irailaren 7ko haur danborradan parte hartzeko izen ematea ireki du. Entseguak datorren astean izango dira.

Gaueko tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek Bidasound jaialdirako
Ostiral gauean topo zerbitzu bana izango dira Hendaia zein Lasarte-Oriarantz. Larunbatean ohiko zerbitzua mantenduko da.

'Emakumeak txirrindan' programan izena emateko aukera, zabalik
Irailaren 16tik 22ra egingo den Europako Mugikortasun Astearen harira, Hondarribiko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu "mugikortasun eraginkor eta aktiboa sustatzeko" asmoz.

San Ramon Eguna ospatuko dute astelehenean
Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak egun osoko festa antolatu du. Motorrak berotzeko, gainera, igandean Rockalean taldearen kontzertua izango da Kale Nagusian.
[Argazkiak] Beñat Aizpurua: "Potosi: Beste munduko kontua"
Beñat Aizpurua Vazquez irundarra Boliviako Potosi hirian dago. Bertan, meatzeen errealitatea ezagutarazteko, testu bat idatzi du.

