
Irailaren 7an ematen den Urrezko Intsignia nork jasoko duen jakiteko momentua geroz eta gertuago dago. Herritarren proposamenak jaso ondoren, hiru izenen artean dago aukeraketa.

Yoana Mintegi irundarrak diseinatu du, eta Alardearen amaieran egiten den Zapateroa irudikatu nahi izan du.

Asteburuan izango da Hondarribiko Erdi Aroko azoka, eta giroz eta biziz beteko dira Alde Zaharreko plaza eta kale estuak. Argazki Lehiaketa egingo dute beste urte batez.

Goikoerrota baserria izan zen asteazkenean protagonista, Itsas Etxean proiektatutako dokumental baten bidez. XX. mende erdialdean erosi zuen udalak, eta orain, berreskuratzeko asmoa du.

Eliza ondoko plazak ez zuen izenik, eta maiatzako udalbatzan erabakia hartu dute: Maria Garro plaza izango da. 1611. urtean sorginkeriaz leporatutako emakumeetako bat izan zen Garro.

Herriko agenda osoa ikusi ahalko da bertan, eta udal zerbitzuen informazioa. Horrez gain, elkarteek haien atal berezia izango dute, haien berriak igotzeko.

Helburua argia da: itsasargia herriari irekitzea. 30 urtez edukiko du udalak espazioa kudeatzeko, egokitzeko eta berreskuratzeko eskumena. Hurrengo urteari begira herritarrentzat ireki nahi dute.

Alkateak adierazpen instituzionala egin du gaur, udal gobernuaren izenean. Aurrekontuen harira EAJri gezurra esatea leporatu diote, eta haien jarrera "oso larria" dela adierazi dute.

AuzoEkin egitasmoaren barnean, Auzozainen figura ezinbestekoa da, eta udalak deialdia plazaratu du, boluntarioak bilatuz.

70 tabernetan eta jatetxeetan egin dute galdeketa, eta hainbat ondorio atera dituzte, hala nola ostalarien %95ak euskarak Hondarribian bere lekua behar duela uste duela.

Asteazkenetik 24ra bitarte egongo da izen ematea irekia, eta barrak abuztuaren 29tik irailaren 11raino jarri ahalko dira.

Jeltzaleek salatu dute Abotsanitzek Santiago kalean hartutako erabakiaren alderantzizkoa egin dutela orain, kontraesan batean oinarrituz.

Ibilgailuetan dituzten desfibriladoreak erabili zituzten udaltzainek, korrikalariaren bihotza mugimenduan mantentzeko.

Udalaren eskuetan daude jada Presa eraikineko aparkalekuak. 55 daude aurrean, eta Biteri kalean beste 10.

Talde sozialistak aita baten salaketa publikoa hartu du oinarri, eta adierazi du ikerketa eskaera bat aurkeztu duela udalean.

Hondarribiko Udalak adierazi du zelaiko mantentze eta berritze lanak haren gain hartuko dituela. Horrela, futbol elkarteak hainbeste urtez eskaturikoa beteko dute.

Abotsanitzek, EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk adierazpen instituzional bateratua kaleratu dute, indarkeria matxista kondenatuz.

EAJk adierazi du orain Hondarribiko Udalaren txanda dela, eta 2019. urtean egindako proiektua eguneratu behar dela.

Iosu Alvarezek PSE-EEren ordezkaritza utziko du fundazio barnean, eta Noemi Odriozolak hartuko du kargua.

Lau udal taldeek adierazpen bateratu bat egin dute, hainbat puntu ukituz.