LGTBIQ+

Hondarribiko Udalaren adierazpen instituzionala, LGTBIQ+ Harrotasunaren egunaren harira

Lau udal taldeek adierazpen bateratu bat egin dute, hainbat puntu ukituz.

LGTBI kolektiboa ortzadarra LGTBI kolektiboaren bandera Hondarribiko udaletxeko balkoian

Igandean izango da LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna, eta ohikoa den moduan, instituzioek haien adierazpen instituzionalak egiten dituzte. Hondarribian, Abotsanitz, EAJ, EH Bildu eta PSE-EE bateratu egin dira, adierazpena elkarrekin argitaratzeko. 

Udal taldeek kolektiboak egindako bidea aitortu nahi izan dute. Ospakizunaz gain, hausnarketa egiteko beharra nabarmendu dute, adieraziz oraindik ere badirela egiteko dauden lanak. “Badira oraindik ere ikusgarritasun txikiagoa duten eta diskriminazioa jasateko arrisku handiagoa duten identitateak, gorputzak eta sexu-orientazioak. Horien artean daude pertsona transak eta intersexualak, baita emakume lesbianak eta pertsona bisexualak ere. Haien errealitateek oztopo handiagoak izaten dituzte aitortza osoa lortzeko”.

Hainbat puntu ukitu ditu Hondarribiko Udalak adierazpen instituzionalean. Esandakoa ikusteko, egin klik hemen. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.