Jaietan kanpoaldeko barra jartzeko izen ematea, irekita
Asteazkenetik 24ra bitarte egongo da izen ematea irekia, eta barrak abuztuaren 29tik irailaren 11raino jarri ahalko dira.
Abuztuaren 29tik irailaren 11 bitarte, herriko ostalariek barra bat jarri ahalko dute haien tabernen kanpoaldean. Baina horretarako, izen ematea beharrezkoa da. Asteazkenean (12) irekiko da epea, eta abuztuaren 24ra arte egongo da irekia. Udaletxeak adierazi du epetik kanpo sartzen den eskaera orok ez duela baiezkorik jasoko, eta beraz, ezingo dela barrarik jarri.
Izena ematerakoan eskabide orri orokorra aurkeztu beharko dute, bai edo bai erregistro elektronikoaren bidez. Horrez gain, barraren kokalekua, iraupena eta ingurua irudikatzen duen plano bat aurkeztu beharko dute. Alardeko entseguetan zein egun handietan erabili ahalko dituzte barrak, festaz gozatu nahi duten pertsonek erabil ditzaten.

