Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Hondarribiko Udalak aplikazio berri bat estreinatu du

Herriko agenda osoa ikusi ahalko da bertan, eta udal zerbitzuen informazioa. Horrez gain, elkarteek haien atal berezia izango dute, haien berriak igotzeko.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/05/20

Hondarribiko Udalak mugikor aplikazioa estreinatu du. Informazioa, zerbitzuak eta agenda ikusi ahal dira bertan, besteak beste. Herritarrak informatuak egotea eta informaziora modu errazago batean iristea da aplikazioaren helburua. Herritar bakoitzak bere erabiltzailea sortu dezake, eta gustuko dituen elkarteak jarraitu, haien informazioa eta agendak jasotzeko.

Gaur egun teknologia digitala gure egunerokoaren zati oso handi bat da. Edozertarako erabiltzen dugu mugikorra, eta geroz eta gehiago dira ordenagailua alde batera utzi eta web orriak mugikorretik begiratzen dituztenak. Hori bera errazteko, aplikazioak ezinbesteko tresnak dira. “Gaur egun kontsulta eta kudeaketa gehienak mugikorretik egiten ditugu, eta horrek argi erakusten du beharrezkoa zela herritarrei informazioa eta udal zerbitzuak modu eroso eta zuzenean eskaintzeko aplikazio bat edukitzea”.

Abotsanitzek, haien legealdi hasieratik adierazi dute udal egiturak modernizatzearen eta egokitzearen apustua egitea garrantzitsua dela. Komunikazioa “erraztea” da horrelako erabakien oinarria udal gobernuaren ustez. Azkeneko bi urteetan garatutako proiektua izan da, eta ibilbidean hainbat herri eragilek parte hartu dute, haiek baitira aplikazioko protagonista handienetarikoak. 

Bateratua

Elkarteek haien jarduerak argitaratu ahal izango dituzte, bateratutako agenda batean. Horrez gain, erabiltzaile bakoitzak gustukoen dituen elkarteak jarraitu ahalko ditu, haiek egindakoa ikusiz. Orain arte udal zerbitzu bakoitzak bere agenda zuen, hala nola kulturak, gazteriak eta liburutegiak. Orain denak batera ikusi ahalko dira. “Hondarribia bezalako herri bizi eta aktibo batean, funtsezkoa da herrian antolatzen diren ekitaldi eta proposamen guztiak leku bakarrean eskuragarri izatea”, esan du Enparanek. 

Horrez gain, beste hainbat zerbitzu daude aplikazioan, hala nola aurretiazko hitzorduak eskatzea, iragarki taula digitala, sarreren erosketa zuzena eta udal zerbitzuen informazioa. App Store eta Google Play plataformetan dago eskuragai. Udalak azaldu du aplikazioa hobetzen joango direla, eta gutxinaka tresna berriak gehitzen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.