Arraun denboraldiaren atal berezia 2026

Oarso Bidasoko HITZAren 2026ko arraun denboraldiaren atal berezia.

Bertan albisteak eta traineren eskifaiak ikusi eta Arraun Gida deskargatzeko aukera izango duzu.

Ohorezko txandakoa da Hondarribia

Kontxako lehen jardunaldian laugarrena izan da 'Ama Guadalupekoa' trainerua, eta onenekin lehiatuko da datorren igandean.

Hondarribia bai; San Juan, San Pedro eta Hibaika ez

'Ama Guadalupekoa' trainerua izan da datozen bi igandetan Kontxako Bandera lortzeko eskubidea irabazi duen Oarso Bidasoko ontzi bakarra.

Denboraldiko bigarren bandera lortu dute neskek

Zarautzen gailendu dira neskak, bertako taldea gailenduz. Gizonezkoen lehen traineruak laugarren postua lortu zuen atzo.

Aurkeztu dituzte hiru traineruak

Urtero moduan San Juan suaren ondoan egin da arraunlarien aurkezpena. Asteburu honetan hasiko da gizonezkoen lehen taldea arraunean.

Banderarekin hasi du ETE Liga emakumezkoen traineruak

Igandeko estropada irabazi zuen emakumezkoen taldeak Pasaian, eta larunbatean bigarren izan ziren. Bigarren taldea bosgarren kokatu da sailkapen orokorrean.

Hondarribia Arraun Elkartea omenduko du Madrilgo Kirol Kontseilu Gorenak

Trantsizioan, baina hortzak zorroztuz

Hondarribia Arraun Elkarteko hiru traineruak prest daude. Gizonen nagusiak maila hobetu nahi du, emakumeenak gora iritsi, eta gizonen bigarren eskifaiak harrobia landu. Traineru bakoitzeko protagonista batekin hitz egin du HITZAk.

'Platanitoak' apalategian gorde eta gero, zer?

Ehunka arraunlarik hasiko dituzte bihartik aurrera udako ligak. Baina badira kirola utzi berri dutenak ere. Haietako birekin izan da HITZA.

Asteburuko zortzi estropadak, Gipuzkoatik kanpo

Traineruen ligetako zortzi estropada izan dira jokoan asteburuan. Bizkaia eta Galizia artean izango dira denak.

Traineruen bederatzi estropada asteburuan

Hondarribiko, Pasaiako eta Errenteria-Oreretako traineruek asteburu lanpetua izango dute aurrean.

Espainiako txapelketatik dominekin itzuli dira etxera

Emakumezkoen beteranoetan hirugarren postua lortu du elkarteak, eta haur mailako laukote mistoetan zilarrezko domina.

Gehiago

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

HITZAren 2026ko Arraun Gida deskargatzeko azalean sakatu

 

Arraun Gida 2026

HITZAkide HITZAkide

 

Gipuzkoa