
Hilaren 29ra bitarte, herritarrek aukera izango dute aurkeztutako 21 bideo ikusteko eta bozkatzeko; irabazlea ekainaren 5ean erabakiko dute.

AuzoEkin egitasmoaren barnean, Auzozainen figura ezinbestekoa da, eta udalak deialdia plazaratu du, boluntarioak bilatuz.

2027ko udal aurrekonturako 1,1 milioi euro gehiago gehitzeko proposamena aurkeztu dute eta udalak konpromisoa hartu du hiria hobetzen jarraitzeko.

Felix Urkola diputatuak esan du obrak urte bukaeran hasteko aurreikuspena egiten dutela. Aldaketek oinezkoen segurtasuna bermatzea eta herriko sarrera eta irteerak askatzea dute helburu.

Sagardo Eguna ari dira ospatzen gaur Irunen; musika, dantza, erraldoiak, eta nola ez, sagardoa da nagusi gaurko egunean.

'Viva Hitler', 'antifa muerto' edota 'fuera sidosos' bezalako mezuak aurkitu dituzte gaztetxearen kanpoko hormetan.

Laugarrenez egin dute ekitaldia, eta Irun eta Etorbide zubia memoria demokratikoa berreskuratzeko erreferentziazko leku bihurtu nahi izan dituzte.

Aston Villa taldeak Friburgo izango du aurrean maiatzaren 20an, Istanbulen jokatuko den finalean. Emeryk bere bosgarren Europa Leaguea du ikusmiran.

Abestea ez da adineko jendearen gauza soilik. Gazteak gutxinaka sartzen ari dira, eta Herri Kantan horren adibide dira Billabak eta Marla abesbatzak.

Herri Kanta jaialdia hilaren 17an izango da, eta beste urte batez, bertan izango da Xarmanta. Gogo handiz izaten dira bertan, ikasitakoa oholtza gainean erakusteko prest.

'Alkatea auzoetan' egitasmoaren azken saioa izango da, eta auzo elkarteko kideen laguntzarekin auzoaren beharrak ezagutuko ditu.

Kolonbiako komunitate beltzek duten egoera humanitarioa ikusarazteko dokumentala estreinatuko dute bihar, 18:30ean.

Baztango herrietako jaietan mutil dantzetan emakumeen presentzia bermatzeko borrokan aritu da kolektiboa, eta 2023. urtean lortu zuten lehen aldiz. Ekainaren 5ean egingo da sari banaketa.

Datorren neguan, Mugi txartela ordainketa digitaleko sistema berria ezarriko dute eta dagoeneko proba pilotua egin dute hainbat ikaslekin.

Hiriko lehen udal aparkaleku estalia izango da gaztelekuaren ondoan, eta hamabi bizikletentzako tokia izango du.

Asteazkenean udal gobernuak adierazpen instituzionala egin zuen, EAJren jarrera "oso larria" salatuz. Alkateak adierazi zuen jeltzaleek gezurra esan zutela aurrekontuen gastuen harira.

Emakumezkoeek Ohorezko Mailako bigarren jardunaldia jokatuko dute Leonen; gizonezkoek, berriz, Lehen Maila Nazionaleko jarduna izango dute, Madrilen.

Aurtengo bekaren irabazleak 'Kafe kikara batean' eta 'Bidasoko Toponimia ttikia' proiektuak izan dira, 11.250 euroko zuzkidurarekin.

OARSO BIDASOKO HITZA-ren papereko edizioa 1.000 zenbakira iritsi da gaur. Astekari berezia egin du hedabideak, eta Interneteko atal berezia sortu du.

Gaur HITZAk papereko edizioan 1.000 zenbakia argitaratu du. HITZAkideak diren establezimenduen eta denden iritzia jaso du hedabideak.