Gaur, HITZA-k, 1.000
OARSO BIDASOKO HITZA-ren papereko edizioa 1.000 zenbakira iritsi da gaur. Astekari berezia egin du hedabideak, eta Interneteko atal berezia sortu du.
Gaur, maiatzak 15, OARSO BIDASOKO HITZA-ren papereko edizioak 1.000 zenbaki egin ditu. Horren harira, astekari berezia publikatu du. Gainera, hedabidearentzat hain berezi den dataren gaineko atal berezia sortu du webgunean.
1.000 zenbakiaren gaineko edukiak ikusi nahi badituzu, baliatu esteka hau.
OARSO BIDASOKO HITZA-tik eskerrak eman nahi dizkiegu bidelagun ditugun harpidedunei, HITZAkideei, publizitatea jartzen diguten tokiko establezimendu eta enpresei, laguntzen gaituzten erakundeei, gure alboan dugun kolaboratzaile sare osoari, eta HITZA-n lanean izan diren den-denei. Eskerrik asko handi bat doakiela hemendik.

