Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
Pili Anuncibay - Xarmanta abesbatzako zuzendaria

"Gipuzkoa plazan sortzen den giro goxoa oso polita izaten da"

Herri Kanta jaialdia hilaren 17an izango da, eta beste urte batez, bertan izango da Xarmanta. Gogo handiz izaten dira bertan, ikasitakoa oholtza gainean erakusteko prest.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/05/08

Hiru hamarkada daramatza Pili Anuncibayk Xarmanta abesbatzako zuzendari moduan. Gazte gaztetatik inguratu da musikaz, eta oraindik grin handiarekin bizitzen ditu entseguak eta kontzertuak. Herri Kanta jaialdian “urduri” hasten du eguna, baina argi du “gozatzeko” eguna dela, ikasitakoa herriaren aurrean erakustekoa. 

Nola ulertzen duzu zuk Xarmanta abesbatza?

Aurten 35 urte egiten dituen abesbatza da Xarmanta. Javi Bustoren eskutik sortu zen, baina hasi eta hiru urtetara zuzendari postua eskaini zidan, bera jada mundu osotik zebilen eta. Duen berezitasuna argia da, emakumez osaturiko korua da, baina ez hori bakarrik, emakume adintsuak dira. Egun gazteenak 65 urte inguru ditu, eta helduenak 80tik gora. Hasieratik hori izan zen asmoa, nire ustez hor hutsune argi bat zegoen eta. Xatz abesbatza bazegoen, emakume talde moduan, baina gazteak baziren bertan, eta adineko emakumeentzako talderik ez zegoen. 

Zerk gehitzen dio abesbatza bati bertako ahots guztiak emakumeak izatea?

Kolore bat da. Ez da umeek edo gazteek sortzen dutenaren modukoa, eta ez dauka ezta ere gizonek ematen duten zabaltasuna. Niretzat, gure kasuan, garrantzitsuena haien askatasuna da. Gehienak familia, lana eta etxea izan dute bizkarrean, eta haientzako tartea hartzea, eta abestera etortzea, momentu oso berezia da. Nik askotan entzun dut Herri Kantan nola esaten duten hori dela haien eguna, haientzat tartea hartzekoa, gozatzeko eguna. Garaiak aldatzen doaz, baina edadeko emakumeek ez dute haien txoko hori oraindik. 

Nola prestatzen duzue Herri Kanta?

28 abeslari dira Xarmantan, eta solfeoa hiruzpalauk dakite. Lehen nik CDak grabatzen nituen, haiek buruz ikas zezaten errepertorioa, eta orain jada Whatsappeko audioez baliatzen gara. Buruz ikasten dute, papera erdian balego ez nautelako begiratzen, eta hori niretzat funtsezkoa da. Herri Kanta baino zortzi edo bederatzi aste lehenago hasten gara entseguekin. Xarmanta ez da urte osoan aktibo dagoen talde bat, azken finean soilik Herri Kantarako prestatzen gara eta. Urte berezia utzi dugu atzean, gure kide Marceren semea, Txema Kariñena, zendu egin zelako, eta bere bi kanta prestatu ditugu azken hilabeteetan. Zerbait berezia izan da. Eduki ditugu beste urte bereziak ere, 25. urteurrena bezalakoa, edota diskoa kaleratu genuenekoa. Zortea izan dugu Xarmantan, Lurdes Zubeldiaren kantak moldatzen zizkiguten, eta abesti propioak izaten genituen. Ez ditugu ohiko kantak abesten, gure piezak bereziak izaten dira, Xarmantaren kantak dira.

Nolako harrera izaten duzue Herri Kanta egunean oholtzan azken asteetako lana erakusten duzutenean?

Zoragarria da. Beti iruditu zait Gipuzkoa plazan sortzen den giroa oso berezia dela, baina Xarmantarekin bereziki oso gauza goxoa izaten da. Askok urte bat itxaroten dute, ea kanta berriren bat aterako dugun. Ondoren jende asko hurbiltzen zaigu, eta guretzat berezia da. 

Nolakoa izaten da zuretzat Herri Kanta eguna?

Niretzat eguna beti urduritasunarekin hasten da. Ikasitakoa ondo egin nahi dugu, eta bukatzen dugunean beti etortzen zaizkit galdetzera ea konten gelditu naizen egindakoarekin. Momenturik serioena izaten da oholtza, ardura askorekin hartzen duguna, baina ondoren, herritik barrena abestea, beste taldeak entzutea, jendea gerturatzea… dena oso polita da. Bazkaria ere berezia izaten da, denok batera, beste hainbat kantu abesten. Arratsaldean, indarrarekin jarraitzen duenak abesten jarraitzen du. Urduri hasten naiz, baina gozatzen bukatzen dut.

Bada egun bat Hondarribiko abesbatzen osasun ona irudikatzeko?

Dudarik gabe. Gainera, argi esaten da beti: kantatzen duen herria… Gainera, euskaldunen senian badugu abesteko behar hori, eta gure identitatearekin bat dator. Oso pozgarria da ikustea talde gazteak sortzen direla, eta askoz gehiago aurrera doazela. Gu hemen gaude, eta jarraituko dugu, baina gazteak hor ikustea pozgarria da. Egoera ona du gaur egun abesbatzen egoerak herri honetan. Duela urte batzuk ez nizuke hori esango, baina orain ikusita belaunaldi berriak sartu direla, aurrera doala.

Talde lanean oinarritzen da abesbatza?

Nik uste denak bat egin behar dugula, baina bakoitzak ahal duena ematen. Konturatu behar gara ondoan daukagunak laguntza ematen digula. Nik arnastea behar badut, nik arnastu dezaket, eta ondokoak abesten jarraitu, eta ondoren, alderantziz. Lagundu egin behar gara. Nik beti esaten dut bakoitzak badugula gure ahalmena, eta kasu honetan zuzendariaren lana da jakitea bakoitzaren gaitasuna, gure onena ateratzeko. 

Zenbateko garrantzia du zuzendariak?

Zuzendariak ezagutu behar du ze instrumentu mota dituen, hau da, ze ahotsak dituen aurrean, eta haien dizdira atera behar du. Goxotasun hori eragitea lortu behar dugu, eta dena ondo ateratzea, ikasitakoa herriaren aurrean ongi erakustea. Abestiak aukeratzerakoan ere, jakin behar dugu zein diren abesbatzaren mugak.

Badago abesteko beldurra gaur egun?

Lehen gehiago kantatzen genuen, etxean edota kalean, baina orain badirudi badugula beldurra, bai. Nik jendea animatzen dudanean abesbatzara etortzeko askok esaten didate ez dakitela abesten. Abestea ikasi egiten da, eta hortarako gaude hemen, etengabe ikasteko. Nik askotan esaten diet beldurrik gabe abestu behar dutela, entseguan gaudela, eta akats egiteko eskubide osoa dugula. Beldurrez abesten badugu, ez goaz inora.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.