
Jostallu elkarteko dultzaineroak urtero ateratzen dira 08:00etan San Juan plazatik, Segurako diana jotzen. Alboan, gaua amaitu nahi duten gazteak eta San Pedro eguna biziki maitatzen duten adineko pertsonak izaten dituzte.

Pasa den ostiralean ireki zituzten txosnak, eta lehen bi egunetan bi eraso izan ziren. Gune segurua direla aldarrikatu dute, eta 27ko herri bazkaria oroitarazi nahi izan dute.

Pasa den larunbatean, milaka lagun bildu ziren Irunen eskualdeko egoera salatzeko; herri plataformak mobilizazioekin jarraitzeko asmoa du.

Ondare Kultur Elkarteak 15 urte bete ditu, eta sanmartzialen bezperetan Ainara Peña idazkariak erraldoi eta buruhandien konpartsaren errepasoa egin du.

San Juan Egunaren bezperarekin batera hasten dira sanmartzialak. San Juan plazan egiten duten ekitaldi ofizialaz aparte, Moskun, espetxearen erreketa antolatzen dute urtero, 21:45ean hasita.

Astelehenean udaletxean egin bezala, gaur Junkal kaleko bulegoak okupatu dituzte Txinzerreko langileek negoziazioak eskatzeko.

HS2 klubeko surfista irundar gazteak Kanarietan irabazi berri du Parasurfing zirkuituko Espainiako txapelketa, Stand 1 mailan.

Agerraldia egin du koalizio subiranistak Bidasoako Ospitalearen aurrean, bertako "gainbehera" salatuz.

3.000 herritar inguru bildu dira Zabaltza plazan, eta enegarrenez Bidasoa ospitaleko gabeziak eta zerbitzu falta salatu dituzte.

Idazle irundarrak 'Cafe Mokka' lehenengo eleberria argitaratu zuen apirilean, eta bi hilabeteotan izugarrizko arrakasta izan du. Garai bateko kafetegi klasikoak irudikatu nahi izan ditu, horien giroa eraman du lanera.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Udal eta gizarte zibileko ordezkariak bi saiotan bildu dira, hiriko erronkei eta aukerei buruzko diagnostiko partekatuan aurrera egiteko.

Olinpiadak, herri kirolak, jolasak, bazkaria, bingoa eta karaokea antolatu dituzte 2025-2026 ikasturteari amaiera ezin hobea emateko.

Denboraldi bikaina egin ostean, Liman egingo den 20 urtez azpiko txapelketan izango da 400 metro hesidunetan lehiatzen.

Aurten, bi efemeride historikoen urteurrena izango da Euskal Herrian, eta hori dela eta, bi alderdiek adierazpen bateratua egin dute.

Sanmartzialetan alkohola eta droga kontsumo arduratsua bermatzeko udalak programa ibiltaria martxan jarriko du datozen egunotan.

'Uda 2026' programaren baitan, 17 urte arteko haur eta gazteek kirolaz beteriko udaz gozatzeko aukera izango dute.

Ordezkari sindikal bat kaleratu dute, eta hori salatzeko elkarretaratzea egingo dute datorren astelehenean, hilak 22, Mercadonan, 11:00etan.

Datorren asteartean, hilak 23, Palmera Monteroko 5. aretoan izango da hitzaldia 18:30ean hasita, sarrera librea da.

Gizonezkoen taldea nagusitasunez gailendu zen Durangon, eta Lehen Mailan jarraituko dute datorren denboraldian.