Gaintxurizketa, etsai gozoa
Behobia - Donostia lasterketako eremu gogorrenetarikoa da Gaintxurizketa, baina gora iristean, irribarre handi batekin pasatzen dira korrikalariak, behera doan malda gertu ikusiz.
Ia bi kilometroko igoera da Gaintxurizketa, eta askorentzat Behobia – Donostiak lasterketako kolpe gogorrena izan arren, irribarre handi batekin iristen dira gora. Aurten ez da gutxiago izan, eta 30.000 korrikalari inguru pasa dira bertatik. Eguraldia lagun izan dute, eta jendearen babesak ere ederki lagundu die korrikalariei.
Irun pasata, erronka handia izaten da Gaintxurizketa, baina aurten ere, elite kategoriako korrikalariek ziztu bizian pasa dute muinoa. Berdin rollerrak eta hand bikean igo diren kirolariak, jakinda biribilgunea pasata malda behera luzea zutela aurretik. Urtero moduan, musika ez da falta, eta zaleen berotasuna ezta ere.
Beste behin, Gaintxurizketak ez du huts egin, eta irudi ederrak utzi ditu. Hona hemen gaur HITZAk bertan ateratako argazkiak:

