Beheraka, Pirataren rockaren erritmora
30 urte daramatza Behobia - Donostia lasterketako Piratak Lanbarreneko eremua girotzen. Beheraka doaz korrikalariak bertan, Oreretara sartzeko irrikitan.
Gaintxurizketa ondoren, behera. Lanbarren eta Lintzirin dute aurretik korrikalariek, lasterketaren erdia igarotzen. Gaintxurizketako izerdia hozteko aukera, hala ere askok malda gorak nahiago dituzte. Lanbarrenera iritsiz, Pirata, lasterketako rockeroa, musika dezibelio ikaragarrietan jarri eta lasterkari guztiak agurtzen dituena.
Jada Behobia – Donostia lasterketako ikur handienetariko bat da Pirata. 30 urte daramatza Egiako rockeroak lasterketa girotzen, Iron Maiden, Judas Priest eta halakoak bolumen ederrean jarriz. Hain da ikurra, jendeak bere lasterketa eteten duela, berekin argazkia ateratzeko.
Platanoak, elektrolitoak eta ura, hirukote hori jasoz iristen dira korrikalariak Lintzirinera, Oreretako sarrera indarrekin hartzeko gogoz. Aurretik, Kaputxinoetako igoera, eta ondoren, askoren ustez, gogorrena, Mirakruz.
Hona hemen gaur HITZAk Gaintxurizketako jaitsieran ateratako argazkiak:

