Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
ASTEKARIA

Oarso Bidasoko korrikalariak, gogoz

Igandean Behobia-Donostian izango diren Hondarribiko, Irungo, Errenteria-Oreretako, Lezoko, Oiartzungo eta Lezoko korrikalariekin hitz egin du HITZAk. Euren bizipenak eta asmoak partekatu dituzte.

Oarso Bidasoko Hitza
Hondarribia,Irun
2026/11/06

Igandean Behobia-Donostian parte hartuko duten 29.301 korrikalarietatik 1.625 izango dira Hondarribikoak, Irungoak, Errenteria-Oreretakoak, Lezokoak, Oiartzungoak edo Pasaiakoak. Haietako batzuekin hitz egin du HITZAk, ea zer nola sentitzen diren jakiteko.

Tamara Naval Diez. Hondarribia.

“Disfrutatzea da helburua, baina iazko denbora hobetzen badut ederra izango litzateke”

“Iaz jende askok esan zidan lasterketa polita zela, eta asko pentsatu gabe eman nuen izena lehen aldiz. Ongi bukatu nuen, eta asko disfrutatu nuen ibilbidean zehar, giroa izugarria baita. Aurten iazko denbora hobetzea gustatuko litzaidake, eta hainbat tirada luze egiten prestatu naiz, baina ez zait axola motelago joaten banaiz ere, helburua argi dut: disfrutatzea. 

Iaz askok abisatu zidaten Gaintxurizketa eta Mirakruz zirela zatirik gogorrenak, baina mentalizatuta nengoen, eta ongi pasa nituen. Gaintxurizketan, gainera, nire lagunak egon ziren, eta beraz animoak ez zitzaizkidan faltatu. Hainbeste jende dago, musika, DJak… dena oso azkar pasatzen dela. Kaputxinoetako malda izan zen gogorragoa niretzat behintzat. 

Iaz hasi nintzen inguruko lasterketa batzuk egiten, eta oraingoz horretan jarraitzen dut, disfrutatzeko gogo handiarekin. Aurten ere Txingudi Korrika egin dut, eta iaz Beñat Elzon izan nintzen”.

Olatz Matute Gorritxo. Irun.

“2024an ama eta biok elkarrekin atera ginen. Aurten, ikusteke dago nor dagoen indartsuago”

“Aurtengoa nire bigarren Behobia izango da. Duela bi urte lehenengo aldiz egin nuen eta sekulako esperientzia izan zen. Behobian izena emateko arrazoia nire ama izan zen: hark Behobia batzuk eginak zituen, eta elkarrekin ateratzeko motibatu ninduen.

2024an, ama eta biok elkarrekin atera ginen Behobiatik, baina azken kilometroetan aurrera egin nuen, eta helmugara bakarrik ailegatu nintzen. Aurten ikusteke dago nor dagoen indartsuago.

Duela bi urte ibilbidea barrutik nolakoa zen ezagutu nuen, eta horregatik aurten ez dut bestelako urduritasunik. Esperientzia horrek entrenamendu espezifikoak egiterako orduan asko lagundu dit. Niretzat aldaparik gogorrena azkena da: Mirakruz. 

Lasterketako punturik bereziena Gaintxurizketatik Lintzirinerako bide horretan dago. Piratarekin gurutzatzean animoek gora egiten dute, eta niretzat puntu hori oso berezia da. Musikak sortzen duen giroa sekulakoa da”.

Asier Learte Gozalo. Errenteria-Orereta.

“Aurreko urte guztietan beti denborak hobetzen joan naiz, eta ea aurtengoan ere hobetzea lortzen dudan”

“Behobia-Donostia egin nuen lehen urtean kirola egiten hasteko erronka bezala hartu nuen, gure inguruan oso berezia den proba baita. Hurrengo urteetan denborak hobetzen joatea izan da nire erronka, eta aurtengoa nire zazpigarren Behobia izango da.

Aurtengora oso ondo iristen naizela uste dut. Aurreko urte guztietan beti denborak hobetzen joan naiz, eta ea aurtengoan ere hobetzea lortzen dudan. Hori da nire erronka.

Igandean iaz egindako denbora hobetzea izango da nire helburua. 01.10etik jaistea ederra litzateke, baina badakit ez dela erraza izango. Beste proba gogor batzuk ere izan ditut urtean zehar, eta ea gorputzak nola erantzuten didan igandean.

Behobian giro aparta dago lasterketako momentu askotan, baina niretzat hunkigarriena Oreretatik pasatzean izaten da. Nire herria da, eta jende ezagun asko egoten da. Kilometro azkarrena ere bertan ateratzen zait beti”.

Ekaitz Bravo Azpeitia. Lezo.

“Unerik ederrena Errenteriako zatia da; pena da, ordea, Lezoko zatia galdu izana”

“Hirugarrenez egingo dut igandean Behobia-Donostia. Lasterketak badu puntu berezia niretzat: erronka pertsonala da, gertukoa da, herrikoi eta zabala, eta txikitatik ikusi izan dut Lezotik pasatzen. Oso erakargarria da, eta bizitzan behin egin behar diren kontu horietako bat da nire ustez. Hirugarrenez egingo dudanez, aurreko markak hobetzeko helburua dut, xume.

Berez mendiko lasterkaria naiz, baina lesioak tarteko erabaki nuen urtarrilean hasiko den mendikoen egutegira forma egokian iristeko aukera bat zela errepidekoetan aritzea, tartean Behobian. Karrerak duen unerik ederrena, nire ustez, Errenteriako zatia da jende asko dagoelako eta eremu laua delako; pena da, ordea, Lezoko tarte hori galdu izana. Errenterian arreta gehiago jarriko diot ertzetan den publikoari.

Badakit familiakoak eta senideak non jarriko diren. Egin dugu estrategia; hura ere oso une berezia izango da, zalantzarik gabe”.

Markel Urkia Unanue. Oiartzun.

“Buruan badut zein erritmoan egin lasterketa, eta horri heltzea lortzen badut, bikain”

“Lehenengo aldiz iaz atera nintzen Behobian, eta giroarekin harrituta geratu nintzen. Izugarri gustatu zitzaidan esperientzia bezala, eta aurten ere saiatzeko intentzioarekin amaitu nuen iaz. Hasieran ez zitzaidan dortsala tokatu, baina lagun baten bitartez lortu nuen. 

Prestakuntza oso zehatzik ez dut egin; kirolaria naiz, eta orain batez ere bizikletan ibiltzen naiz. Palan ere aritzen naiz… Denetik egiten dut; tira, denetik eta ezer ez aldi berean. Hala ere, azken hilabete honetan gehiago ari naiz korrika egiten, baina ez dut entrenamendu zehatzik egin. Iazkorako gehiago prestatu nintzen, baina aurten duintasunez amaitu nahi dut, disfrutatuta. Buruan badut zein erritmotan egin lasterketa, eta horri heltzea lortzen badut bikain, baina bestela ez da ezer gertatzen.  

Behobian ateratzen zaren unetik helmugara heldu arte dopamina topean izaten da. Jende mordoa egoten da, askok animatzen dute… Estimulu mordoa daude”. 

Itziar Jauregi Casares. Pasaia.

“Esan didatenez ibilbide osoan zehar sekulako giroa izaten da, publikoak ia bultza egiten omen zaitu”

“Igandekoa nire lehenengo Behobia-Donostia izango da. Onartu behar dut urduri nagoela, dena berria baita niretzat. Batzuk egin ditudan arren, herri lasterketetan ez dut esperientzia handirik, eta kontatu didatenez Behobiak ez du zer ikustekorik besteekin. Ikusle izan naiz, eta barrutik bizi nahi nuen.

Uste dut ondo prestatu dudala. Bi urte-edo dira lasterka hasi nintzela, eta apurka nire burua hobeto ezagutzen joan naiz. Horrek ahalbidetu dit, adibidez, Behobiarako prestaketa on bat egitea; udan, uztailean-edo hasi nintzen igandekoa prestatzeko saioekin.

Ahizparekin eta koinatarekin batera aterako naiz, haiekin egin dut prestaketa ziklo guztia. Nire helburua 20 kilometroak egitea da, bukatzea beraz. Antxotarra izanik, ziur naiz bertatik pasatzean hunkituko naizela, han izango direlako nire senide eta lagunak. Baina esan didatenez ibilbide osoan zehar sekulako giroa izaten da, publikoak ia bultza egiten omen zaitu”. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.