Bidasoa Atletiko Taldearen online denda, martxan
Internet bidezko erosketak egiteko zerbitzua izango du atletismo taldeak; atleten arropa ofizialak eta kirol zentroko bi jertse izango dira salgai.
Bidasoa Atletiko Taldeak internet bidez erosketak egiteko online denda berria estreinatu du. Klubeko atleten arropa ofizialak eta kirol-zentroko bi jertse salgai jarri dituzte, eta denboraldia aurrera egin ahala, jantzi berriak gehituko dituzte dendaren eskaintza zabaltzeko. “Ilusio handia egiten digu urrats hau emateak eta klubaren arropa gure atletei, familiei eta laguntzen gaituzten pertsona guztiei hurbiltzeak”, adierazi dute.
Erosketak egiteko kontu pertsonala egin beharko dute, eta txartelaren bidez edota Bizum bidez ordaintzeko aukera edukiko dute. Gainera, BATeko bazkideek %5eko deskontua izango dute.
Eskaerak jasotzeko bi modu izango dituzte. Batetik, klubaren bulegoetan edota Plaiaundiko atletismo pistetan jaso ahalko dituzte egindako erosketak; eta bestetik, etxera bidaltzeko zerbitzua martxan jarriko dute 8 euroren truke. 150 eurotik gorako erosketen kasuan, bidalketa gastuak doakoak izango dira.

