Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
ASTEKARIA

Bukaera onena, errekuperazioa

Lasterketa bat prestatzeko oso garrantzitsua da aurretik entrenamenduak egitea eta gorputza egokitzea. Errekuperazioa ere garrantzitsua da, eta horri buruz hitz egin du Amaia Alonso Aranburu fisioterapeutak.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/11/06

Behobia lasterketa bat baino gehiago da. Hogei kilometrotan istorio eta bizipen ugari bizitzen dituzte korrikalariek, eta horietako gehienek urtetik urtera errepikatzen dute. Etzi Behobiako zuzengunea jendez beteko da goizean goizetik, milaka eta milaka korrikalarik zein ikuslek Bidasoa ibaiaren ertzak txiki utziko dituzte. Behobiatik Donostiako Bulebarrerainoko ibilbidean korrikalariek dena emango dute helmugara lehenbailehen iristeko, baina aurretik ibilbide gorabeheratsua izango dute. Batzuk, erlojuari jarraituta marka egitera aterako dira; alegia, lasterketa lehiatzera. Beste batzuentzat, ordea, publikoaren oihuak eta esku zartadak izango dira 20 kilometroetako erritmoa markatuko duten erlojua. Lasterketak lehia bada ere, herri lasterketen izaera ere badu. Gozatzeko eguna izango da igandekoa.

20 kilometro korrika ez dira egun batetik bestera egiten. Erronka handia da, eta horrek aurretiazko prestakuntza eskatzen du: entrenamendu luzeak, serieak, aldapak… Behobia ez da lasterketa laua, aldapa ugarikoa da. Aurretiazko lanari garrantzi handia ematen diote korrikalariek, baina lasterketa ez da Bulebarrean amaitzen. Prestaketa bezain garrantzitsua da errekuperazioa. Horretaz mintzatzeko Irungo Minbarik fisioterapia zentroak ateak zabaldu dizkio HITZA-ri. Bertan, Amaia Alonso Aranburu fisioterapeuta irundarrarekin egin du hitzordua. Bere txokoan artatzen ditu bezeroak. «Aste hauetan bezero gehiago izan ditut Behobia dela eta, agenda beteta daukat», adierazi du, pozik.

Mugimendu handiko egunak izan ohi dira lasterketa entzutetsu baten aurrekoak. Hala azaldu du Alonsok: «Nahiz eta azken aste hauetan lan karga zertxobait handitu, urtean zehar lan bolumenean ez dugu aldaketa askorik izan». Bezero asko lasterketaren aurretik eta ondoren gerturatzen dira Minbarik klinikara deskargak egiteko. Aurten, gainera, promozio bat prestatu du: deskargak egiteko 30 minutuko saio laburrak, eta saio horiekin bete du asteotako agenda. «Azken urteetan errekuperazioak pisu handia hartu du, eta gero eta jende gehiagok barneratu du horrek duen garrantzia zenbatekoa den. Deskargak egiteko eta gorputza lasterketaren ondoren drainatzeko datoz korrikalari ugari».

Irundarrak argi dio aurreko prestaketa bezain garrantzitsua dela errekuperazioa. «Lasterketatan kaña handia sartzen diogu gorputzari, eta gero lesiorik izan ez arren, hankak askatzeko edo halako deskargak egiteko oso baliagarria da». Lesioak aipatuta, giharretako minari buruz aipamen bat egin nahi izan du: «Uste dut denok ditugula. Giharretako mina pasa behar da, eta luzaketa suabeak egin behar ditugu hankak mugitzen». Hori ekiditeko ez dago erremedio argirik, «bakoitzaren araberakoa» dela nabarmendu du.

Errekuperazio on bat egiteko gomendioei buruz galdetuta, Alonsok zenbait aholku azaldu ditu. «Behobia aldapaz beteriko lasterketa bat da, eta artikulazioek eta zoru pelbikoak asko sufritzen dute aldapan behera. Bestalde, korrikalariari, aldapan gora doanean, bikiak eta koadrizepsak kargatzen zaizkio, eta lesioak izan ditzake», adierazi du. Horregatik, lasterketa bukatu eta berehala gorputza betetzea ezinbestekoa dela azaldu du: «Ur asko edan, ondo jan, eta noski, gutxienez, egun bateko atsedenaldi ona izan gorputza zaintzeko».

Luzaketak, noiznahi

Kirola egin baino lehen eta ondoren luzaketak egitea ezinbestekoa da. Irundarrak azken urteetan egindako ikerketen berri eman du: «Gaur egun, ikerketek diote luzaketak noiz egin baino, garrantzi handiagoa duela horiek egitea; ez noiz, baizik eta egitea. Adibidez, astelehenetan eta asteazkenetan korrika egitera bazoaz, ez du inporta asteartetan luzaketak egitea. Benetan inporta duena da luzaketak plangintzan sartzea eta momenturen batean egitea. Behobiaren ondoren ondo dator luzaketak egitea».

Alonso zoru pelbikoan espezializatutako fisioterapeuta da, eta gorputz atal hori osasuntsu mantentzeko luzaketak oso garrantzitsuak direla dio. «Zoru pelbikoak ibiltzean sortzen dugun presioa kudeatzen du. Orain dela urte batzuk ez genion bezainbesteko garrantzirik ematen. Gaur egun horren gaineko lanketa gehiago egin ditugu eta badakigu zer garrantzi duen zoru pelbikoak», azaldu du. 

Zenbait lesioren jatorria zoru pelbikoan egon daitekeela zehaztu du, eta horregatik hura entzuten jakin behar dela adierazi du. «Inkontinentziaren edo minaren bestelako mila sintomak ditugunean zoru pelbikoa sufritzen ari denaren seinale da. Zoru pelbikoak korrika egiten eta errendimendu hobea edukitzen laguntzen du». 

Fisioterapeutak bezeroengandik asko ikasten du. «Urtetik urtera beraien esperientziak, bizipenak edota izan dituzten lesioak kontatzen dizkidate eta horiek oso baliagarriak dira niretzat». Ondoriorik larriena datorren urteko Behobiarik gabe gelditzea dela azaldu du. 

Behobia-Donostiak harentzat duen berezitasuna nabarmendu du. «Orain arte Behobia egitea ez da nire plangintzaren parte izan, baina irundarra izanik nolabaiteko lotura daukat lasterketarekin. Hemen bizi garenontzat oso berezia da lasterketa, alde batetik edo bestetik probaren giroa nabaritzen baita. Bezero askok parte hartzen dute Behobian, eta urduritasuna nabaria da kontsultan». 

Hogei kilometroak egiteko dagoeneko prest daude milaka korrikalari, eta horiei animoak helarazi dizkie Alonsok. «Lasterketaz gozatu eta ondoren ondo deskantsatu, gorputza zaintzeko».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.