
Poliziaren jardueraz, gertakaria eragin zuten inguruabarrez eta aurrekariez ikerketa zorrotza eskatu du ELAk
Funtsezkoa jo du ELA sindikatuak, zerbitzu publikoek gardentasunez jokatzea "herritarren errespetua eta konfiantza izango badute".

Aldaketak Renferen tren zerbitzuan, beste behin ere
Bihartik, ostirala 25, ostiraletan ez da tren zerbitzurik izango Irun eta Brinkola artean. Hori horrela, astelehenetik ostegunera 04:30eta 17:30 artean ariko dira urriaren 26ra arte. Tren zerbitzua ez dagoen tarteetan, autobusak jarriko ditu Renfek.

Lurraldebusen zerbitzu berriak urriaren 1etik aurrera
Irun eta Hondarribiko herrien egungo beharretara egokitutako zerbitzu zabalagoa, koordinatuagoa eta egokitua eskainiko duela Lurraldebusek azaldu du Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatuak.

San Juan eta Hibaika Kontxan dira, Hondarribia ez
San Juanek denborarik onena egin du gaurko sailkatze estropadan, eta bosgarren sailkatu da Hibaika, bost segundora; Hondarribiak ez du txartela lortu Zarautzek haren denbora hobetuta eta zortzigarren sailkatu da gaurko estropadan.

Kontxarako txartel bana nahi dute Hibaikak, San Juanek eta Hondarribiak
Hemeretzi traineru ariko dira lehian gaur 18:00etan hasita, tartean, Hibaika, San Juan eta Hondarribia. Datozen bi igandetan arraunaren Olinpiada den Kontxan aritzeko txartela lortu nahi dute hirurek.

Ekialdebuseko langile baten kontrako erasoa salatu du LABek
Ekialdebus-LABetik gaitzespen eta salaketa irmoena adierazi dute, eta jakinarazi ez dela "zoritxarrez" gertaera isolatua.

Itaiari ezarritako isuna kentzeko eskatu diote hainbat eragile feministek Irungo Udalari
Udalari jarrera "lotsagarria" eta "hipokrita" izatea egotzi diote eragile horiek.

Alde Zaharra, sormenaren agertoki lau egunez
Hondarribia Kultura programa antolatu dute uztailaren 9tik 12ra Kultura Uztartu lelopean. herritarrak, sormena eta arte espazioak ehuntzen dituen kultur sarea da programa.

'100 aldiz begiratu' segurtasun jardunaldia, adinekoei begira
Bide segurtasuna du ardatz jardunaldiak eta hilaren 21ean egingo dute egun osoz.

Oarsoaldeko eta Bidasoko 10,7 milioi bidaiari izan ditu Lurraldebusek
E29 linea berriak, Hondarribia eta Irun Donostiako ospitale eremuarekin eta Miramongo parke teknologikoarekin lotzen dituena, 56.511 bidaia erregistratu ditu. Halaber, E30 linea, 7.685 bidaiatik 2024an, 14.159 bidaiara pasa da 2025ean.

Mugikortasun astearen barruan, scape rooma
Mugikortasun astearen barruan, bizikleten doako ikuskapena eta Misterioa Topo Expresean scape room esperientzia eramango ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako departamentuak Hondarribira eta Irunera.

Xakea, inklusiorako
Hondarribia Marlaxka Xake Kluba eta Gautenak xake hastapeneko tailerra antolatu dute hiru egunez. Xake hastapeneko tailerra izan da.

Aireportuaren erabiltzaileak 2,8 puntu jaitsi dira
Atzerriko jatorria edo helmuga izan duten hegaldiek 6,6 puntuan egin dute gora 2025ean.

Kiroldegiko kuoten itzulketa proportzionala egitea eskatu du EAJk
Sutea gertatu zenetik sauna eremua erabilgarri ez badago ere kiroldegiko erabiltzaileek kuota osoa ordaintzen jarraitzen dutela salatu du alderdi jeltzaleak.

Indarkeria matxista desagerraraztea helburu
Egitarau zabala antolatu du udalak eragileekin elkarlanean Azaroaren 25aren harira.

Jazz eta soul doinuak CBAn, larunbatean
Suite Seda eta Arima Soul taldeek kontzertua egingo dute 21:00etan; sarrerak salgai dira, 5,50 euroan.

Gizon bat atxilotu dute kiroldegi bateko aldageletan emakumeak grabatzeagatik
Arropaz aldatzen ari ziren bitartean eskuko telefonoarekin grabatzen ari zen; atxilotua 40 urteko gizona da.

Sei milioi euroko balioa dute PSE-EEren proposamenek
Hiri "solidarioa eta atsegina" sendotzea dutela helburu bere proposamenek azaldu du alderdi sozialistak.

Bere izenean herriko establezimenduetara deiak egiten ari direla salatu du udalak
Iruzurra izan daitekeela jakinarazi du udalak, ez baita bera dei horiek egiten ari.

Trafikoan aldaketak Elizatxo hiribidean, lanengatik
Ibilgailuei txandaka emango zaie bidea, obrako semaforoen bidez.

