Natxo de Felipek kontzertua eskainiko du Amaia KZn
Oskorri taldeko abeslaria Irunen izango da abenduaren 20an, eta 'Abandonatuak' kontzertua eskainiko du; kontzerturako sarrerak bihar salgai, 10:00etatik aurrera.
Natxo de Felipe abeslariak proiektu berria aurkeztu du, eta herriz herri ari da hura aurkezten. Oskorri talde mitikoaren abeslariak Abandonatuak proiektua aurkeztuko du Irunen abenduaren 20an, Amaia KZn. 1971tik 2015eko azaroaren 22ra bitarte, Oskorri taldeak euskal eszenako milaka agertoki zapaldu zituen. Egun, Kuarteto Philiperenaren proiektuan murgilduta dabil, eta Euskadin emango duten kontzertu bakanetako bat izango da Irungoa.
Oskorrik 45 urteko ibilbidea izan zuen, eta urte horietan 500 kantutik gora sortu zituzten, 38 diskotan argitaratuta. Abesti gehienak Natxo de Felipek sortu zituen, eta proiektuaren hasieratik amaierara arte Oskorriren abeslaria izan zen.
Kontzertua 19:00etan hasiko da. Kontzerturako sarrerak bihar goizean, 10:00etan, jarriko dituzte salgai udal webgunean, 16,45 euroan. Hobaridunek 10,80 euroan izango dituzte sarrerak.

