Albisteak

Ernaik onartezintzat jo du espainiar selekzioa ikusteko pantaila ezartzea

Gazte independentistek Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu dute, eta euskal ikurrak kalera ateratzeko dei egin diete.

Bidasoa ibaira erori den pertsona baten bila dabiltza

Ezbeharra Behobia inguruan gertatu da 07:30ak aldera, Ertzaintzak eta suhiltzaileak bilaketa lanetan ari dira Faisaien Irla eremuan.

"Munduan geuk ordezkatzen dugu geure burua, ez beste inork"

Giza katea egin du gaur arratsaldean Gure Eskuk Irun eta Hendaia artean. Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eskatu dute, adieraziz beste edozein herriren pare egon nahi dutela.

Irungo Etengabeko Arreta Guneak arreta indartu du

2026ko lehen seihilekoan estaldura askoz egonkorragoa egituratu du, eta bi lanpostu berri gehitu dituzte: medikua eta erizaina.

59. Bidasoa Ibaiaren Nazioarteko Jaitsiera aurkeztu dute

Larunbat arratsaldean, Bidasoa ibaian adin guztietarako proba ugari antolatuko dituzte; eta eguna borobiltzeko, Urmuga kontzertua.

June Ibarguen - 'Zuena da HITZA' podkasta

"Kirola egiteko beharra sortu da egun osoa oso sedentarioa delako"

'Zuena da HITZA' bideo podkasteko bigarren atala ostiralean (hilak 17) argitaratuko dugu. Osasuna, kirola eta nutrizioa izango dira mintzagai.

Oiasso zaharra ezagutzeko aukera izango dute datozen egunotan

Gaur aurkeztu dute XVI. Dies Oiassonis jaialdia eta bihartik igandera bitarte, 50 jarduera inguru izango dira hiriko hainbat txokotan.

Neskak geldiezin eta mutilak gorantz

Bi estropadatik bi bandera atera ditu nesken traineruak asteburuan. Mutilek, maila ona erakutsi zuten larunbatean, eta ohorezko txandan izan ziren igandean.

Ekialdebuseko langile baten kontrako erasoa salatu du LABek

Ekialdebus-LABetik gaitzespen eta salaketa irmoena adierazi dute, eta jakinarazi ez dela "zoritxarrez" gertaera isolatua.

Bide segurtasun neurri berriak Egiluze ikastetxean

Zebra bidea eta piktograma handi bat margotu dituzte.

Perturren memoria omenduko dute bihar, Etorbidea zubian

'Pertur. Egia nahi' lelopean, 12:00etan, ekitaldi publikoa egingo dute haren lagun eta kideek desagerpenaren 50. urteurrenean.

TORREKUATIK

Burujabetza digitalera bidean hiru urrats

HITZAk eta Torrekuako eragileek hasitako elkarlanaren harira, TEKSeko Mattin Solis Uitzik burujabetza digitalaren gaineko argibideak eman ditu.

Mattin Solis Uitzi / Torrekua-TEKS elkartea

Mikel eta Adriano Vazquez, maila onean Europako txapelketan

June Olazabalek ere nazioarteko txapelketa bat izan berri du, eta hirugarren postua lortu du.

Arkollan ere Santiago egunean jai

Santiagotxoko jaiak bihar hasiko dira. Larunbatean izango da egun handia, baina hiru eguneko jaiak egingo dituzte. Musika, kirola, gastronomia, zinema....

Espainiako onenen artean izango dira bidasoarrak

Bihartik, hilak 24, igandera bitarte, Super Amara BATeko 15 atleta izango dira Maila Absolutuko Espainiako Txapelketan, Malagan.

Ezker Anitza Bidasoak 2027ko udal hauteskundeetarako ezkerreko alternatiba bateratua eskatu du

Rosa Rubio Sanchez Irungo Ezker Anitzeko burua hauteskunde programa prestatzen ari da hiriaren norabide berria bultzatzeko asmoz.

Australiatik Mendeluraino, Psilocyben haien musika eskaintzeko

Public House australiarrak izango dira bihar areto arroxan, Barrrk bizkaitarrekin batera.

Larunbatean marmitako usaina izango da Alameda inguruan

Txapelketaren laugarren edizioa egingo dute Santiago egunean. Partaideei hegaluzea emango zaie, baina beste dena haien esku geratuko da.

Auto bat erori da Kai Berriko uretara

Aparkalekuaren alboan izan da istripua, ustez, gaur. Oraindik ez da inor adierazi gertatutakoaren inguruan, beraz, ez dago argi zer gertatu den.

Gehiago