Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ekialdebuseko langile baten kontrako erasoa salatu du LABek

Ekialdebus-LABetik gaitzespen eta salaketa irmoena adierazi dute, eta jakinarazi ez dela "zoritxarrez" gertaera isolatua.

Ikerne Zarate Gartziarena
Hondarribia,Irun
2026/07/13

Ekialdebus zerbitzuko autobus gidari batek erasoa jasan duela salatu du Ekialdebus-Labek. Gaitzespen eta salaketa irmoena adieraztearekin batera, babesa azaldu diote bere lanpostuan zegoela erasoa jaso duen lankideari, “langilea, mozkor egoera nabarmenean zegoen pertsona batek eraso du, lankidea bere eginkizunak betetzen ari zen bitartean”. Atzo izan ziren gertakariak sindikatuak azaldu duenez, “erabiltzaile batek ero moduan kolpatu zuen autobusaren babes manpara eta Udaltzaingoak esku hartu behar izan zuen”. Erasoak izandako eraginarengatik, langilea zerbitzutik ordezkatu behar izan zuten.

Kezka eta nazka azaldu dute Ekialdeko LAB sindikatuko langileek, ez baita gertakari isolatua: “Zoritxarrez kezka eta nazka handiz ikusten ari gara garraio publikoko langileen aurkako irainak, mehatxuak eta eraso fisikoak gero eta ohikoagoak direla”.

Argi esan dute, plantillaren osasun fisiko eta psikologikoa negozia ezina dela, “herritarrei zerbitzua emateak ezin duela ekarri berekin erasoak jasateko arriskua”, eta eskaera zehatzak egin dizkiote horren harira, Ekialdebuseko zuzendaritzari: erasoa jasan duen lankideari arreta eta laguntza psikologikoa, medikua eta juridikoa emateko protokoloak berehala aktiba ditzala;  autobusetan indarrean diren segurtasun neurriak premiaz berrikusi eta indartu ditzala; eta flotako irrati komunikazio sistemak berehala konpon ditzala. Azken horrekin lotuta, emisora askok azkenaldian ez dutela funtzionatzen salatu du Ekialdebus-LABek, “horrek, arriskuan jartzen du langileen eta kontrol zentroaren arteko komunikazioa larrialdi egoeretan”. Hori horrela komunikazio sistema guztiak une oro egoera ezin hobean egotea galdegin du, “larrialdien aurrean erantzun azkar eta eraginkorra bermatzeko ezinbesteko tresna delako”.

Gipuzkoako Foru aldundiko Mugikortasun departamentuari ere gin dio eskaera, Lurraldebus zerbitzu publikoaren arduradun izaeragatik. Ardura bere gain hartzea, “beste alde batera begiratzeari uztea eskatzen diogu. Garraio publikoa funtsezko zerbitzua da eta segurtasunari lehentasun osoa eman behar zaio”. Aldundiaren ardura dela segurtasun baldintza horiek betetzea esan du LABek, bai erabiltzaileentzat, baita langileentzat ere.

Plantilla benetan babestuko duten neurri guztiak martxan jartzea ere eskatu du sindikatuak,”prebentzio neurriak indartuta, segurtasun langileen presentzia handituta gatazkatsuenak diren lineetan, geralekuetan eta ordutegietan”. Neurri horiek gainera berehala indarrean jartzeko galdegin du, “tragedia bat gertatu aurretik”, eta erantzun irmorik gabe gelditzen den eraso bakoitza “porrot kolektiboa” den segurtasun betea azaldu du. Harago jo du, eta etorkizunean antzeko gertakariak izateko arriskua handitzen duela esan du.

Indarkeria ez normalizatzera deitu du bukatzeko, “garraio publikoko langile baten kontrako eraso oro, zerbitzu publiko osoaren kontrako erasoa da. Egunero milaka pertsonaren mugikortasuna bermatzen duten langileek segurtasunez, errespetuz eta duintasunez lan egiteko eskubidea dute”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Aiako txaleta eraisteko agindua berretsi du Auzitegi Gorenak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak salatu du futbol partida bateko epaile bati jazarri diotela ertzaina izateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Zahar etxeetako gatazkari irtenbidea emateko eskatu dio ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiari

Berastegi, Berrobi eta Elduain Tolosarekin lotzeko autobus zerbitzua indartuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak 281 lanpostuko lan deialdi publiko bat egingo du

Euskal Herria, Nafarroa, Gipuzkoa

Bi lagun atxilotu dituzte Iruñean eta bat Hondarribian, indarkeria matxista egotzita

Zaldibiako Udalbatzak herriko eskola garraioa bermatu dezala eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.