Mikel eta Adriano Vazquez, maila onean Europako txapelketan
June Olazabalek ere nazioarteko txapelketa bat izan berri du, eta hirugarren postua lortu du.
DOWN UNDER SAIL WASZP Europako txapelketa jokatu da azken egunetan Murtzian. WASZP bela ontzi klase modernotik datozen foiling bela ontzi txiki, arin eta banakakoa da. Australian sortua, hedapena lortu du munduan zehar. Orain, Hondarribiak ere badu ordezkaritza WASZP txapelketetan. Mikel eta Adriano Vazquez aita semeek parte hartzen dute bertan, eta garaipenekin itzuli dira Murtziatik.
Bere kategorian, 50 urtetik gorakoenean, lehenengo postuan geratu da Mikel Vazquez. Vazquez semea, aldiz, 21 urte azpiko kategorian bosgarren izan da. Maila ona erakutsi dute bi itsas kirolariek, eta gainera, Top Family saria jaso dute.
June Olazabal ere lehian dabil. Maubuissonen izan da, uztailaren 11tik 14ra. ILCA 2026 Nazioarteko Estropada egin da bertan. Olazabal hirugarren izan da, beste nazioarteko garaikur bat irabaziz.

