Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Oiasso zaharra ezagutzeko aukera izango dute datozen egunotan

Gaur aurkeztu dute XVI. Dies Oiassonis jaialdia eta bihartik igandera bitarte, 50 jarduera inguru izango dira hiriko hainbat txokotan.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/07/13

Irunek iraganera bidaiatuko du datozen egunotan, Oiassora, hain zuzen. Gaur aurkeztu dute XVI. Dies Oiassonis erromatar jaialdia, eta beste urte batez, Oiasso hiria ezagutzeko 50 jarduera inguru antolatu dituzte. Antzerkia, musika, gastronomia, artisautza eta jakinmina ez dira faltako. Gainera, aurtengo jaialdia oso berezia izango da Oiasso Museoaren 20. urteurrenarekin bat egiten baitu. Jarduerak hiriko hainbat txokotan egingo direnagatik ere, terma erromatarren ondoko plaza jaialdiaren ardatz izango da. Bertan, antzezlanak, bakarrizketak eta kontzertuak egingo dituzte, eta plaza jendez lepo egotea espero dute.

Jaialdiari hasiera emateko bihar, hilak 14, Jason y las furias antzezlana eskainiko dute Amaia KZn, 20:00etatik aurrera. Asteazkenean, berriz, urtez urte hainbeste jende biltzen duen azoka irekiko dute, eta igandera arte goiz eta arratsaldez zabalik egongo da. Ostegun gauean, Gladiator II filma eskainiko dute San Juan plazan. Publikoak adin guztietarako eskaintza zabala izango du eskura egunotan. Oiasso hiriaren ondare arkeologiko eta historikoa jai giroan eta modu dibulgatiboan azalduko dituzte hainbat jardueren bitartez.

Larunbata mugimendu handiko eguna izango da Irunen. 19:00etan Zabaltza plazatik hasita, Navigium Isidis desfilea egingo dute Dunboako zubiraino. Bertan, hiritar ugari bilduko dira, parte hartzaile zein ikusle. Gauean, berriz, Erromatar Zirkua egingo dute San Juan plazan, 21:00etan eta 23:00etan. Igandean ere hirugarren eta azken emanaldia egingo dute, 12:ooetan. Hona hemen, bihartik igandera bitarteko egunez eguneko egitaraua. 

Azkenik, aurten ere gastronomia presentzia handia izango du jaialdian. Irungo hainbat tabernarekin elkarlanean Pintxo Erromatarren ibilbidea egingo dute. Dagoeneko martxan da ibilbidea, eta taberna bakoitzak jaialdirako prestatutako pintxo berezia salduko du igandera arte. Pintxo guztiek Antzinako Erromarekin lotura dute, eta jaialdiaren baitan ostegunean egingo duten lehiaketan parte hartuko dute. 

 

Erlazionatutako edukia“Dies Oiassonis jaialdi bat baino gehiago da”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako egoitzetan bizi diren lau lagunetik hiruk uste dute bizi kalitate ona dutela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Aiako txaleta eraisteko agindua berretsi du Auzitegi Gorenak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak salatu du futbol partida bateko epaile bati jazarri diotela ertzaina izateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Zahar etxeetako gatazkari irtenbidea emateko eskatu dio ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiari

Berastegi, Berrobi eta Elduain Tolosarekin lotzeko autobus zerbitzua indartuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak 281 lanpostuko lan deialdi publiko bat egingo du

Euskal Herria, Nafarroa, Gipuzkoa

Bi lagun atxilotu dituzte Iruñean eta bat Hondarribian, indarkeria matxista egotzita

Zaldibiako Udalbatzak herriko eskola garraioa bermatu dezala eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.