Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

"Munduan geuk ordezkatzen dugu geure burua, ez beste inork"

Giza katea egin du gaur arratsaldean Gure Eskuk Irun eta Hendaia artean. Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eskatu dute, adieraziz beste edozein herriren pare egon nahi dutela.

Urko Iridoy Alzelai
Irun
2026/07/14

Espainiako eta Frantziako selekzioek Munduko Kopan jokatzen duten egunean, Euskal Selekzioaren aldeko aldarrikapen sendoa egin nahi izan du Gure Eskuk. Giza kate bat egin dute, Irun eta Hendaia lotu dituenak. Etorbidea zubian hasi dira, eta bigarren zubitik pasata itzuli guztia eman dute bertaratutako ehunka pertsonek. 

Aldarrikapena argia zen: ofizialtasuna eskatu dute. “Munduan geuk ordezkatzen dugu gure burua, ez beste inork. Horregatik, kirol arloan, nazioartean gu ordezkatzen gaituen selekzio nazional bakarra Euskal Selekzioa da”, adierazi dute Gure Eskuko ordezkariek. Herri burujabea izateko nahia lau haizeetara oihukatu dute, eskuetan zeramaten banderolak eta pankartak astinduz. 

Euskal herritarrei mezu argia zabaldu diete: “Kalera atera ditzagun gure koloreak eta ordezkatzen gaituzten ikurrak. Ez dugu beldurrik, ez dugu lotsarik nor garen, zer garen aitortzeko”. Era berean, Euskal Herriko eragile sozial, politiko eta instituzionalei dei egin nahi izan diete, “bakoitzak bere esparrutik edo ahalmen eta eskumenetatik, bultza dezaten Euskal Selekzioaren ofizialtasuna lortzeko jauzi bat”. Eskakizunez gain, eskerrak ere eman dituzte, bereziki Euskadiko Futbol Federazioari, egiten duten lanagatik.

Futbolaz ari dira, baina haien mezua kirol guztietara zabaldu nahi dute, eta era berean, gizonezkoen selekzioetara eta emakumezkoen selekzioetara. “Izan gaitezen ausartak, izan dezagun anbizioa, aprobetxa dezagun edozein aukera eta egin dezagun jauzi bat”. Ez da kasualitatea horrelako ekitaldi bat Bidasoan egitea, Bidasoa ibaiaren gainean, Gipuzkoaren eta Lapurdiren arteko mugan. “Bidasoaren bi aldeetan herri bera dago, kirola maite eta grinaz bizi duena eta, historikoki, kirola gizartea kohesionatzeko eta komunitatea egiteko erabili duena”.

Hona hemen gaur HITZAk ateratako argazkiak:

Euskal Selekzioaren alde, giza katea. Irun (2026-07-14)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Hilabete osorako musika emaria

Gipuzkoa, Kultura

Kristinaenea, askotariko erritmoz beteta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.