Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Neskak geldiezin eta mutilak gorantz

Bi estropadatik bi bandera atera ditu nesken traineruak asteburuan. Mutilek, maila ona erakutsi zuten larunbatean, eta ohorezko txandan izan ziren igandean.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/07/13

Beste bi bandera, hirugarrena eta laugarrena, lortu dituzte Hondarribia Arraun Elkarteko neskek. Asteburu bikaina izan da arraunlarientzat. Gainera, sailkapeneko lehenengoak finkatu dira, Zarautz atzetik dutela. Gizonezkoen lehenengo taldeak denboraldiko estropada onena egin zuen larunbatean, eta hirugarren postua lortu zuten, ia ia bigarrena lortuz. Atzo, ohorezko txandan izan ziren, eta ongi aritu ziren, txandako hirugarren postua lortuz.

Camargon (Kantabria) lehiatu ziren larunbatean. Zarautzekin, Deustorekin eta Kaikurekin batera hasi zen Hondarribia, 2. txandan. Lehenengo ziabogan txandako azkenak izan ziren hondarribiarrak, baina bigarren luzean denak aurreratu zituen, estropadako lehen postua lortuz. Zarautzekin batera mantendu zen lehia, baina azkenean Osertz Aldayk zuzendutako neskek haien maila erakutsi zuten. 11.35.42 egin zuen Hondarribiak, eta 11.38.71 Zarautzek. 

Atzo ere, bandera Lekeition. Berriro ere, lehen ziabogan Zarautzen atzetik pasa zen Hondarribia. Bigarren luzeko lehen erdia elkarrekin egin zuten Zarautzek eta Hondarribiak, baina azkenean Ama Guadalupekoa gailendu zen, zarauztarrak atzean utziz, 7 segundotara. Itsasoan izan zen estropada, baina ura ez zegoen hain zakarra. Hondarribiak 11.26.98 egin zuen, eta Zarautzek 11.34.10.

Larunbatean, Euskolabel Ligan Donostiarra izan zen protagonista handienetarikoa, ziaboga gainetik pasa zutelako, estriborretik hartuz. Olatua hartuz iritsi ziren, eta ziaboga bete betan harrapatu. Oriok ere ez zuen haren egun onena izan, eta beste traineruek hori aprobetxatu zuten. Bermeok bereganatu zuen denboraldiko bigarren bandera, Getaria izan zen bigarrena eta Honarribia hirugarrena. Bigarren txandan izan zen Ama Guadalupekoa eta lauetatik azkarrena izan zen. Sailkapeneko bigarrena, Getaria, soilik 12 ehunetara utzi zuten. Orio laugarrena izan zen, baina sailkapen orokorrean lehen postuari eusten dio.

Orion bi estropada

Euskolabel Ligako atzoko estropada Orion izan zen, kanpoaldean. Etxekoek irabazi zuten, larunbateko postu txarra hobetzeko grinarekin. Lehen txandan izan zen Ama Guadalupekoa eta egin beharrekoak bete zituen. Hirugarren izan zen txandan, eta bosgarren orokorrean, 21 segundotara. 40 puntu ditu Hondarribiak sailkapen orokorrean, eta Donostiarrarekin berdinduta geratu da bosgarren eta seigarren postuan. Aste honetan Galiziala joango dira, eta Chapelan eta Bueun jokatuko dituzte bi estropadak.

KAE1 ligan, Orion izan ziren larunbatean Gonzalo Carrionen mutilak. Bigarren txandan lehiatu ziren, San Pedro, Astillero eta Pedreña taldeen aurka, eta txandako azkenak izan ziren. Lehenengo txandako Hibaikak ere Ama Guadalupekoa garaitu zuen, eta bera, sailkapen orokorrean zortzigarrenak izan ziren. Asteburu honetan Erandion izango dira, sailkapen orokorrean zortzigarrenak izanik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Hilabete osorako musika emaria

Gipuzkoa, Kultura

Kristinaenea, askotariko erritmoz beteta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.