"Kirola egiteko beharra sortu da egun osoa oso sedentarioa delako"
'Zuena da HITZA' bideo podkasteko bigarren atala ostiralean (hilak 17) argitaratuko dugu. Osasuna, kirola eta nutrizioa izango dira mintzagai.
Oarso Bidasoko HITZAk jauzi bat eman du ikus entzunezkoetan, eta bideo podkastak abiatu ditu. Zuena da HITZA izenburupean, gazteei emango zaie hitza, eta pil-pilean dauden gaiak jorratuko dituzte Oarsoaldeko zein Bidasoko bizilagunek. Hartara, tokiko informazioa izango dute mintzagai gonbidatuek, betiere tokiko pertsonekin eta tokiko ikuspegiarekin.
Podkastaren lehenengo atalean etxebizitzaren gaia jorratu zuten hiru gonbidatuk, eta ostiral honetan argia ikusiko duen bigarren atalean ere beste hiruk hartuko dute hitza. Osasuna, kirola eta nutrizioa jorratuko dituzte oraingoan, eta June Ibarguren, kirol nutrizioan aditua den oiartzuarra izango da protagonistetako bat.
Bideo podkastaren inguruko xehetasun guztiak hemen aurki daitezke.

