Arkollan ere Santiago egunean jai
Santiagotxoko jaiak bihar hasiko dira. Larunbatean izango da egun handia, baina hiru eguneko jaiak egingo dituzte. Musika, kirola, gastronomia, zinema....
Santiago eguna ez da soilik arrantzaleena. Arkolla auzoan jaia gailenduko da, Santiagotxoko jaiak ospatuko dituzte, auzoko gazte eta helduei begira. Programazio anitza prestatu dute, Santiagotxo elkartea erdigune izanik.
Ostiralean hasiko dute jaia, argazki zaharren erakusketa batekin. Auzoaren bilakaera irudikatuko dute, duela hamarkadetako argazkiak jarriz eta denon artean komentatuz. Ondoren, Papillon Zine Klubak bere tour propioari ekingo dio. Herriko hainbat auzotan proiektatuko dituzte pelikulak, oraingoan Santiagotxon.
Larunbatean izango dute egun handia, Santiago egunean, noski. Hauxe da larunbateko programazioa:
- 8:00: Alborada auzoan zehar
- 10:00: Meza Santiagotxo ermitan
- 10:45: Salda eta txistorra auzoko beteranoentzat
- 11:30: Bertso-Triki-Poteoa
- Ekhiñe Zapiain – Agin Laburu / Mattin – Lorea – Irene
- 12:30: TOKA txapelketa
- 14:30: Auzotar guztion BAZKARIA Ballestanean (Txartelak erosi)
- 17:00: TXINTXARRI txaranga
- 18:30: Musika dantza- Salsa – DJ
Baina igandean ere bertan izango dira, eguerdi arte. Herri kirolak, gazteen pilota lehiaketa… Egun politarekin amaituko dituzte jaiak.
Hona hemen programazio guztia:


