Auto bat erori da Kai Berriko uretara
Aparkalekuaren alboan izan da istripua, ustez, gaur. Oraindik ez da inor adierazi gertatutakoaren inguruan, beraz, ez dago argi zer gertatu den.
Kai Berriko uretan auto bat. Argazki hori zabaldu da herritarren Whatsapp taldeen artean. Ustez, gaurko gertakaria da. Izurde bat agertu zen duela aste batzuk, eta toki berdinean atera da gaurko argazkia. Badirudi aparkalekuan gaizki egindako maniobra baten ondorioa izan dela, baina oraingoz ez da inor adierazi gertatutakoaren inguruan.

